| 2010eko garagarrilaren 31a |
|
‘Better City, Better Life’ (‘uri hobea, bizimodu hobea’) lelopean, gehien garatutako herrialdeek arkitektura eta urigintza arloko aurrerakuntza teknologikoak erakusten ditue. Expo, azken batean, munduaren espilua da eta Mendebaldeko krisiari aurre egin guran, turista txinatarrak erakartea dau helburutzat.
|
Ulez betetako kubo bat besterik ez da baina Shanghaiko Expo Unibersaleko Erresuma Batuko pabilioia ikusgarrienetakoa eta deigarrienetakoa da. Hazien Katedrala bertan dago.
|
Mantxuriaren ezaugarri deigarriena, akaso, historian zehar makinatxu bat agintari izan dituala da eta, horren ondorioz, zailtasun handiak ditu norberaren idiosinkrasia finkatzeko.
|
Ez deutso inori ardura, ez dago kontrolik, ez dago inor adi. Legerik bako ingurua da. Asia erraldoiaren eta Errusiaren arteko muga egiten dauen Mongolia Barrualdeko txinatar erregioaren lautadea surrealismoz jantzitako lekua da.
|
![]() |
Autortza bat egin behar dot: trafikantea naz. Euskadira natorrenean, beti ekarten dot maletea erdi hutsik, baina Txinara bueltetan nazenean, produktu ilegalez beteta eroaten dot. Arrozaren lurraldean sei hilebetez bizirauteko beste 'botika': pernila, oliba-orioa, txokolatea hurrakaz eta kafea.
|
![]() |
Shanghai-Madril 460 euroan baino ez, tasak eta gastu guztiak sartuta. Ganera, eskala bakarra, ordu bikoa. Hori bai, dana ez da horren polita. Eskaintza erakargarri hori egiten dauen konpainia Aeroplof da. Parkatu, Aeroflot. Dana dala. Izen biak erabil daitekez ze, bizitako esperientziak erakutsi deust hurrago dagoala lehenengotik bigarrenetik baino.
|

|
|
|