2010eko garagarrilaren 31a
hasiera > barriak > euskaldunok munduan > Ragaine II (2008-2011)
2010-06-25 facebook twitter Zabaldu
Andrius, Egoi eta Rasita ondo etorri!

RagaineII abenturea azken txanpan sartu da eta haizearen laguntzinoagaz, datorren domekan, bagilaren 27an, eguerdi aldera helduko dira Bermeoko portura.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-06-10 facebook twitter Zabaldu
Azken txanpan sartu gara

Frantziako uretan, etxetik hur gagoz, 'Ragaine II - Munduari Itzulia' abentureari gitxi falta jako amaitzeko, izan be, gure asmoa Frantzia hegoaldetik, Mediterraneo eta Atlantiko itsasoak lotzea da, nabigagarriak diran Canal du Midi, Toulouse eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituan Garona ibaian eta Toulouse eta Bordeaux arteko Bi Itsasoen Kanalean zehar bidea eginaz.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-05-24 facebook twitter Zabaldu
Italia, Malta eta Tunisia: Mediterraneoko tenperatura bajuak eta norabide zehatzik bako haizeak

Lituaniar lagun bat etorri jaku bisitan eta Frantziara arte geugaz egongo da. Baina nik maila pertsonalean gogoratuko dot Tunisia, 'Open Water Diver' bihurtu naz eta. Orain, buzeatzeko txartela lortu dot.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-04-28 facebook twitter Zabaldu
Europan barriro: Suez Kanala (Egipto), Mediterraneoko tifoitxua eta Kreta (Grezia)

Europako bizimodura bueltetako aukerea izan dogu (batez be, Interneterako konexino ona izateko). Baina beste herrialdeetako magiaren faltea igarten dogu. Non dagoz beti olgetako prest dagozan umeak? Eta gameluak? Eta elefanteak? Non? Hemen turista arruntak baino ez gara.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-04-09 facebook twitter Zabaldu
Yemen, Eritrea, Sudan eta Egipton zehar

Itsaso Gorria parebakoa da. Herrialdeak, koralak, jentea... Oso ondo pasau dogu eta, horrenbeste denpora lurralde musulmanetan egonda, Islamismoari buruz asko eta asko ikasi dogu. Lekurik bereziena Eritrea izan da, harrigarriena Egipto baina ikusgarriena itsasoko ura, milaka koloretako koralak eta basamortua.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-02-23 facebook twitter Zabaldu
Salalah Oman-Aden atzean itxi eta Yemen-erako bidean goaz

2010eko zezeilak 21, Aden, Yemenera heltzeko 287 itsas-milia. Piraten eremua da hau eta arriskuari aurre egin guran, 27 belaontzigaz batera konboi berezian goaz astiro-astiro. Helburua: Somalia eta Yemeneko piratakaz topo ez egitea bidean.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  euskaldunok munduan atalean. 26 artikulu (1)  hurrengoa azkena