2008ko irailaren 12a
hasiera > barriak > euskerea berbagai
2010-09-03 facebook twitter Zabaldu
D ereduko matrikulek gora egin dabe
Nafarroan, barriz, % 2,2 bajatu da ikasketak euskerazko ereduan egingo dituen ikasleen kopurua

Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Araudia eta Jaurlaritzearen hiru eleko eredua tarteko dala, Hego Euskal Herriko 3 urteko hamairu milatik gora ikasle inguruk ekingo deutsie ikasturte barriari eta matrikulatu diran umeen % 44k D ereduan ikasiko dabe.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-08-31 facebook twitter Zabaldu
Familia giroan euskerea erabilteak dauen garrantziaz sentiberatzeko kanpainea Bilbon

‘Euskereagaz gure etxea eregiten’ izenpean, euskerea geroratzearen garrantzia azpimarratu, irakaskuntzan euskerazko ereduetan matrikuletea sustatu eta aisialdian euskerazko jolasak, abestiak eta ipuinak erabiltea areagotu nahi da.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-08-03 facebook twitter Zabaldu
Euskerearen eta Europa iparraldeko samierearen arteko loturea ikertu dabe

Linda Wiechetek ikerlari alemana Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Gipuzkoako campusean dago EHUko Informatika Fakultadeko IXA ikerketa-taldeagaz lan egiteko. Lankidetzearen helburu nagusia euskerea eta Norvegiako, Finlandiako, Suediako eta Errusiako iparraldean berba egiten dan samierearen aditzei buruzko informazinoa lantzen daben programak sortzea da.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-07-26 facebook twitter Zabaldu
Ibai izenen erabilera zuzenaz

Euskaltzaindia Euskal Herriko ibai nagusien izenak arautzen dabil. Osoko bilkurearen azkeneko bi bileretan Bizkaiko mendebaldeko mugatik hasi eta Gipuzkoako ekialdekoraino Kantauri itsasoan isurtzen diran ibaienak eta berauen erreka-adar nagusienenak onartu ditu.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-07-23 facebook twitter Zabaldu
Gasteizko Udalak euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea abiarazo dau

Maite Berrocal Gasteizko Udaleko Euskera, Kultura eta Kirol zinegotziak adierazo dau euskereak balio erantsia emoten dauela, eta horregaitik, euskerea erabilteak aukera eta garapenerako esparru gehiago eskaintzen dituala, bai eremu familiarrean zein lanean edo aisialdian.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-07-16 facebook twitter Zabaldu
Fagorrek euskerea, katalana eta galegoa sartu ditu bere webgunean

Fagor konpainiaren webgune barria (www.fagor.com/es) lau hizkuntzatan dago, bertara sartzen diran pertsona guztiek errazago erabil daien. Euskerea, katalana eta galegoa dira eguneratutako webgunean sartu diran hizkuntzak, gaztelaniagaz batera, hasieratik dagoan hizkuntza baita, konpainiak jakinarazo dauenez.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  euskerea berbagai atalean. 745 artikulu (1)  hurrengoa azkena



agendea
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 8 urte, 3073 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea