| 2012ko maiatzaren 31a |
![]() |
Bilboko Osasun eta Konsumo Sailak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia alkarteak Amamaren II. Eguna antolatuko dabe maiatzaren 4an, uriko amama eta aititak omentzeko.
|
![]() |
Bizkaian, lehenengo aldia izango da aurtengoa, eta bederatzi jatetxek parte hartuko dabe; horreetatik sei Bilbon bertan dagoz: Astillero Euskalduna, Le Bol Blanc, El Botxo, Metro Moyua, Zuria eta Atea. Horreetan ez eze, Foruko Baserri Maitean be 25 euroren truke jateko aukerea izango da, baita Getxoko MiGaea jatetxean eta Santurtziko Oriolen be.
|
![]() |
Gourmets 2013 Klubaren Nazinoarteko Aretoan 35 euskal enpresak parte hartzen dabilz egunotan. Azokea Madrilgo Ifema erakustazokan egingo da, eguenera bitartean.
|
Hamar egunetan, danetara 80 gaztek Basque Culinary Center-eko irakasle eta chef baten eta bi begiraleren laguntzinoa izango dabe gastronomiaren sekretuak ezagutzeko aukeraz gozetako, horreen gidaritzapean hurreratuko dira sukaldaritzearen mundura, haregaz lotutako ikastaro praktikoen, irteeren eta bisiten bidez.
|
![]() |
Aurtengo Arabako Txakolina JDak sekulako produkzino errekorra lortu dau mahatsaren % 45eko igoereagaz. Gainera, mahatsaren kalidadea bikaina da, garaiko gaixotasunakaz apenas sufridu dauelako (mildiu, oidio). Hego-haize ugariek mahastien osasuna bermatu dabe eta erabagigarriak subertatu dira prozesu begetatiboan.
|
![]() |
Durango Ardo Saltsan azoka eno-gastronomikoa egingo da datorren zapatuan, martiaren 23an, Durangoko Landako Gunean; seigarren edizinoan 52 upategik parte hartuko dabe eta 140 ardao marka izango dira erakusgai. Bestelako produktuak be izango dira, besteak beste, orioa, pernil iberikoa, izokin eta hegaluze ketuak, tomate iberikoa, gaztaiak, antxoak eta kafea.
|

| irakurriena | iruzkinduena |
|
|
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |