| 2007ko urriaren 6a |
|
![]() |
Gerediaga Elkarteak antolatuta, lehenengoz egin da aurten Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketea. Danetara, 45 lan aurkeztu dira eta irabazlea Igotz Ziarreta meñakarra (Bizkaia) izan da.
|
Liburuan hizkuntza gaitasun unibersala eta, era berean, gaitasun hori islatzen daben munduko hizkuntzak aztertu dira. ‘Laurogei hizkuntza, bat bakarra? Horra hor erronkea’.
|
Urriaren 3an hasiko da igaz 1300 lagun batu zituan ekimena. Alberto Iñurrategiren esperientzia Himalayan, ume baten lehen bidaia Euskal Herritik zehar bizikleta gainean, euskal baleontziek XVI eta XVII. mendeetan Kanadako Ipar Atlantikoan izandako ibilerak eta Rapa Nui-ko sumendietara egindako espeleologia espedizinoak izango dira Bidaiarien Txokoaren IV. edizinoko berbaldien gai nagusiak.
|
![]() |
Getxoko XXV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira barikuan, urriak 5, eta urriaren 21era bitartean 12 antzezlan eskainiko dira 16 emonalditan. Ekimenaren helburu nagusia euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina erakustea eta urteko antzerki produkzinoaren erakusleihoa izatea da.
|
Urrian zehar Bilbon egingo dan 'Bilbao Poesia 2007' Poesiaren Asteko protagonista bihurtuko dira umeek idatzitako olerkiak, izan be, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak Umeentzako V. Poesia Lehiaketea antolatu dau. Bertan, 8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikastetxeetako ikasleek parte hartu leikie.
|
![]() |
‘Edizinoa' ardatz harturik, 2007ko maiatza eta urria bitartean Bilbon antolatutako ekitaldien azken proiektua urriaren 1etik 6ra izango da. ‘Kalejira / Pasacalle’ programeak konferentziak, alkarrizketak eta Bilbon zehar egindako ibilaldiak batuko ditu urriaren 1etik 6ra Bidebarrieta liburutegian eta beste hainbat lekutan.
|

|
|
|