2007ko zemendiaren 20a
hasiera > kulturea > kulturbiz
2007-11-20 facebook twitter Zabaldu
AlhondigaBilbaok elikadura osasuntsua sustatuko dauen ‘Alhondiga Txiki’ bildumako lehen liburua kaleratu dau

AlhondigaBilbao alkartea editore lanetan hasi da, ‘El Caracol visita Bilbao - Marraskiloa Bilbora dator’ izeneko argitalpenagaz. Lan horrek, modu xume eta dibertigarrian, 'slow food' izeneko nutrizino mobimentuaren baloreak zabaldu nahi ditu Bilboko umeen artean.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2007-11-20 facebook twitter Zabaldu
Gregorio Monrealek gaur jasoko dau Eusko Ikaskuntzearen Humanidade Saria

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren XIII. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia saria emateko ekitaldia Donostiako Foru Jauregian izango da gaur, 18:30ean hasita.

Monrealek arlo juridikoan, historikoan, kulturalean eta akademikoan egindako lana aintzat hartu dabe epaimahaiko kideek.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2007-11-15 facebook twitter Zabaldu
'Mortadelo eta Filemon' eta TMEO aldizkaria omenduko ditu Getxoko Komiki Azokeak

Zemendiaren 23tik 25era, binetearen mundua protagonistea izango da Getxon. Aurten, azokeak 6 urteko ibilbidea beteko dau eta, hori ospatzeko, gune barri bat izango dau: Manga Gunea. Bestalde, azokeak Ibáñez artistea eta TMEO aldizkaria omenduko ditu.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2007-11-14 facebook twitter Zabaldu
Zemendiaren 19tik abenduaren 4ra, Euskal Kulturearen IX. Jardunaldiak izango dira Getxon

Euskera Zerbitzuaren ekimena dira eta udalerriko hainbat alkartegaz alkarlanean antolatu ditue; tartean, Bizarra Lepoan eta Egizu alkarteak, Algortako Bertsolarien Eskolea eta UK aldizkaria dagoz.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2007-11-13 facebook twitter Zabaldu
Gerediagak ‘Astola’ ikerketa eta historia urtekari barria kaleratu dau

Abentura polita eta interesgarria’ hasi dau Gerediaga alkarteak ‘Astola’ ikerketa eta historia urtekaria argitaratuz. Durangaldeko bizitzako arlo desbardinei buruz egin diran lanen eta artikuluen zabaltzaile izango da aldizkari barria.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2007-11-12 facebook twitter Zabaldu
Georgiako literatura eta idazleak izango dira Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokako konbidauak

Igaz hasitako bidetik, Gerediaga Elkarteak Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean aurten be Euskal Herritik kanpoko idazleak konbidauko ditu Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokara. Aurten Georgia izango da herrialde konbidaua eta horretarako, Ertoba euskal georgiar alkartearen laguntzinoa izan da.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  kulturea atalean. 378 artikulu (1)  hurrengoa azkena