| 2009ko urtarrilaren 14a |
|
![]() |
Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2009ko zezeilaren 20tik 24ra bitartean ospatuko diran Aratusteetako Kartel Lehiaketearen sei lan finalistak ezagutzera emon ditu. Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean eta Udalaren web orrian jarriko dira ikusgai; ondoren, herri-botazinoa egiteko epea zabalduko da.
|
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 97.873.000 euro bideratuko ditu 2008-2012 aldian Euskadiko Kultura Azpiegituren Planean aurreikusitako kulturearen 15 azpiegitura eta ekipamendu aurrera eroateko, hiru lurralde historikoetan.
|
Getxoko Udalak 'GAZteak' izenburuko gazteei zuzenduriko hilabetekari barria kaleratzen hasi da. 'Zabaldutako informazinoa herritarrentzat gogokoagoa izatea helburu dauen kanpo komunikazinorako plangintzan jasotako ekintzea gauzatu gura dogu aldizkari honegaz', adierazo dau Komunikazino Arloko zinegotzi Josu Loroñok.
|
Kopururik handiena (4.206.820 euro) ikus-entzunezko sektoreak jasoko dau. Antzerkiaren arloak 1.254.877 euro jasoko ditu; Zinema Euskaraz programeak 1.098.980 euro; liburuaren, literaturearen eta itzulpengintzaren sektoreak 838.000 euro.
|
Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea Euskadiko Liburutegi Legeak sortu eban Jaurlaritzaren Kultura Sailari atxikitako aholkularitza erakunde moduan eta bere zeregin nagusia Euskadiko Liburutegi Legeak aurreikusten dituan alorretan aholku emotea izango da.
|
Beka honetara, jardunean ari diran eta euren lanpostua eta lantokia egiazta leikien euskal udal liburutegi publikoetako liburuzainak baino ezin izango dira aurkeztu, Alhondiga Bilbaoko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
|

|
|
|