2009ko urtarrilaren 14a
hasiera > kulturea > sariak-autortzak
2008-12-30 facebook twitter Zabaldu
Bizkaiko sei eleberri eta Nafarroako bost dagoz Nadal Sarirako 274 hautagaien artean

Munduko toki ugaritik helduriko 274 eleberri dagoz Nadal Sarien LXV. edizinoko hautagaien artean. Horreetatik sei lan Bizkaiko egileenak dira, eta beste bost Nafarroatik aurkeztu dira. Saria emoteko afaria urtarrilaren 6an egingo da, Bartzelonako Avenida Palace hotelean.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2008-12-18 facebook twitter Zabaldu
Sua argitaletxeak bi sari jaso ditu

Sua argitaletxe bizkaitarrak Espainia mailako bi sari jaso barri ditu, bata Espainiako Mendi eta Eskalada Federazinoak emona eta bestea, Torelloko Mendi eta Abenturearen Nazinoarteko Zinemaldiak emona.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2008-12-17 facebook twitter Zabaldu
Borja Ruiz Osantek irabazi dau Artez Blai Arte Eszenikoen Nazinoarteko I. Ikerketa Saria
Borja Ruiz Osanteren ‘El arte del actor en el S.XX. Un recorrido teórico y práctico por las vanguardias’ lana saritu dau epaimahaiak

Lehenengo deialdi honek harrera erabat positiboa izan dauela azpimarratu behar da, zabalkuntza handia eta mundu osoko arte eszenikoen ikertzaileen artean interesa piztu dauelako. Izan be, aurkeztutako lanen artean Ameriketatik etorritako lau topau geinkez.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2008-12-16 facebook twitter Zabaldu
Mikel Zubeldia, Pako Aristi eta Amaia Jauregizar saritu ditue Euskaltzaindiak eta BBK-k

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero antolatzen ditue alkarregaz eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sariak, hau da, Euskaltzaindia Literatur Sariak. 2008. urteari jagokozan irabazleen izenak jakinarazo dira gaur, abenduaren 16an, egin den prentsaurrekoan. Sari-emotea Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, egin da.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2008-12-15 facebook twitter Zabaldu
Antton Olanok irabazi dau Gasteiz Itzulpen Saria

Antton Olano Irurtiak irabazi dau aurten Gasteizko Udalak gazteentzat itzulitako liburuen artean banatzen dauen Gasteiz Itzulpen Saria, Bai baina ez baina bai eleberriari esker. Pasqual Alapont valentziarrak katalanez idatzia da jatorrizkoa (Fi de culs a Mallolca izenburuaz) eta Elkar-ek argitaratu eban itzulpena 2007an, gazteentzako Taupadak bilduman. Saria 9.000 eurokoa da.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2008-03-12 facebook twitter Zabaldu
Azkue Literatur Sariak banatu ditue

Jakina danez, sariek bi lan mueta hartzen ditue: narrazinoa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dagoz: A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  kulturea atalean. 8 artikulu (1)  hurrengoa azkena



agendea
Musikea - 2009-01-15 21:30
GARI + Konbidatu bereziak
Musikea - 2009-01-14 19:30
AMAR SUNDY Electric Blues Band
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 8 urte, 3077 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea