2009ko zemendiaren 27a
hasiera > kulturea > erakusketak
2009-11-25 facebook twitter Zabaldu
Arte sortu barria Getxoarte 2009 erakusketan batuko da

Danetara, 60 artista gaztek parte hartuko dabe Getxoarte 2009an, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauen ekimenean, hain zuzen be. Erakusketea datorren astean izango da, abenduaren 4tik 6ra, Areetako Geltokia plazako karpan.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-11-24 facebook twitter Zabaldu
'Munduko Jaiotzak' erakusketea zabaldu dabe Bilboko Eleiz Museoan

Bilboko Eleiz Museoak 'Munduko Jaiotzak' erakusketearen laugarren ekitaldia jarri dau martxan. Erakusketea museoaren klaustroan dago ikusgai eta 2010eko urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik. Sarrerea dobakoa izango da, museoko iturriek jakinarazo dabenez.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-11-16 facebook twitter Zabaldu
XX. Errebonbillo Margo Lehiaketako lanak ikusgai Elorrion

Lehenengo saria Jose Reyes-k irabazi eban 'La muralla de la guardia' izeneko lanagaitik. Bigarren saria Carlos Espigarentzat izan zan, 'Parraren ingurua' lanagaz. Hirugarren saritua, barriz, Iker Mugarra izan zan 'Vista aérea' proposamenagaz eta Elorrioko Herritarrarentzako saria Ana Mateo-k eroan eban, 'Elorrioko enparantza' izenburuko koadroagaitik.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-11-10 facebook twitter Zabaldu
Etorkinen lanak ikusgai Bilboko Artelan Berreginen Museoan

Bilboko Artelan Berreginen Museoak Harresiak Apurtuz etorkinei laguntzeko Euskadiko GKE-en koordinakundeak antolatu dauen 'InmigrArt 09' erakusketea zabalduko dau gaur, zemendiak 10, eta domekara arte egongo da ikusgai. Erakusketearn helburua artea sentsibilizazino-tresna legez erabiltea da etorkinen balioen, immigrazinoaren zergaitien eta kultur anitzeko gizartearen abantailen aurrean.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-11-03 facebook twitter Zabaldu
Euskerazko Unibersidade-Liburuen V. Erakusketea egingo da asteon Deustuko Unibersidadean

Deustuko Unibersidadeak eta EIRE unibersidadean euskerearen alde eragiteko irakasleen alkarteak Euskerazko Unibersidade-Liburuen V. Erakusketea antolatu dabe zemendiaren 3tik 6ra bitartean unibersidade bilbotarreko liburutegiko erabilera anitzeko aretoan.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-10-20 facebook twitter Zabaldu
Bilboargazki, argazkigintzearen artea ikusgai Bilbon

Zazpi argazki erakusketa, estilo eta gai desbardinetakoak, izango dira ikusgai Bilboko erakusketa-aretoetan abenduaren erdialdera arte BILBOARGAZKI edizino barriari esker.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  kulturea atalean. 34 artikulu (1)  hurrengoa azkena



agendea
Musikea - 2009-11-30 20:00
MIKEL URDANGARIN
Ikus-entzunezkoak - 2009-11-24 19:30
XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilera 2009
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 8 urte, 3073 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea