| 2009ko zemendiaren 27a |
|
'Durangon, urriaren 31an, 'Dantzaroa...' izeneko Durango folkloreko agerraldiagaz, gure asmoa, jente askok ezagutzen ez dituen jantza horreek plazaratzea eta ezagutzera emotea da. Bertan parte hartuko dabe Durangaldeko herri desbardinetako jantza taldeek'.
|
![]() |
Kubako Ballet Nazionalak nazinoarteko bira-programa bat garatzen dau urtero, eta, modu horretan, Europa, Asia eta Amerikako hainbat herrialdetako eszenatokietan ibilten da. Nazinoarteko saririk garrantzitsuenak irabazi izan ditu, eta, gainera, kritika espezializatuko ordezkari nagusienek behin eta barriro goraipatzen ditue konpainiaren doeak.
|
![]() |
Euskal Herriko XXXIII. Jantza Txapelketea jokatuko da datorren domekan, urriak 11, Seguran (Gipuzkoa). Punta-puntako 12 bikote izango dira nor baino nor oholtza gainean: hiru arabar, bi bizkaitar eta ganerakoak gipuzkoarrak.
|
![]() |
Gaur hasi eta domekara bitartean, Euskal Herriko Dantza Agerketaren 37. edizinoan jantza-talde autoktonoek jatorrizko lekuetan eta egun berezietan baino ikus ezin daitekezan jantzak eskainiko ditue.
|
![]() |
Barikuan, irailak 11, hasi eta urriaren 3ra bitartean, ‘Una ría con duende’ topaketa flamenkoen jaialdia egingo da Bilbon, laugarrenez. Kontzertuak, kantak, jantzak, gitarrea eta perkusinoa lantzeko tailerrak, zinema-emonaldiak eta berbaldiak batzen dituan ekitaldi-programa zabala preparau dabe antolatzaileek.
|
Datorren zapatuan, irailak 12, Izurtzan XXXVII. Ezpatadantzari Eguna ospatuko da, sano egun garrantzitsua Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean, kontuan izanik 'Dantzari dantza' edo 'Bizkaiko Ezpatadantza' izenakaz ezagutzen dan jantza multzoak, Durangoko eskualde honetako sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar.
|

| irakurriena | iruzkinduena |
|
|
|