2010eko garagarrilaren 31a
hasiera > kulturea > kulturbiz
2009-11-16 facebook twitter Zabaldu
Guggenheim Bilbao Museoak argazki-lehiaketea antolatu dau Facebook-en

'Frank Lloyd Wright' erakusketearen harira, museoak antolatutako 'Arkitektura eta ingurunea' izeneko argazki lehiaketan inguruneagaz bat egiten daben eraikinak eta arkitektura-elementuak erakusten dituen argazkiak sarituko ditu. Lehiaketea Facebook sare sozialaren bidez egingo da.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-11-05 facebook twitter Zabaldu
CAF-Elhuyar sariketea martxan dago

Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritzea eta narrazio-lanak bultzatzeko helburuagaz, hiru kategoria egongo dira: 'Dibulgazino-artikulu originalak', 'Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoak' eta 'Zientzia-kazetaritzearen arloko lanak'.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-10-29 facebook twitter Zabaldu
Angela Figuera bilbotarraren olerkien irakurketea Bilbon haren jaiotzearen urteurrena gogoratzeko

Angela Figuera Eguna Bidebarrieta Kulturgunean egingo da, udal liburutegiaren barruan ezagutzari eskaintzen jakon esparruan, kultura eta zientzia sustatu eta garatzea helburu dauena. 'Las voces de Angela Figuera Aymerich' ekimena hilaren 30ean, izango da Bidebarrietako ekitaldien aretoan, 19:30etatik aurrera eta doban. Musikeagaz lagundutako errezitaldi poetikoa izango da.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-10-28 facebook twitter Zabaldu
Euskal Herriari buruzko liburu bat plazan, Zekine Türkeri kazetari kurduaren eskutik

Ez da arrunta Euskal Herriari buruz liburu bat argitaratzea Turkian, baina orain gitxi horreetako bat eskuratu dau Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak. 'Bask meselesi: bir tarih, bir otonomi, bir sorum (Euskal auzia: herri bat, autonomia bat, historia bat) liburuaren egilea Zekine Türkeri kazetari kurdua da

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-10-13 facebook twitter Zabaldu
Badator X. Bilbao Poesia Astea

Aurten, urriaren 14tik 20ra izango da eta Bidebarrieta Liburutegia kokagune nagusitzat hartuz, jentaurrera hainbat poeta eta musikari ekarriko ditu okasinorako antolatu diren ekimen desbardinen bitartez.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-10-09 facebook twitter Zabaldu
'Erlea' aldizkaria kalean da

Danetara, 136 orrialdeko aldizkaria da lehen alea, aldizkaria baino gehiago liburua emoten dauena, argazki ederrez hornitua, alde estetikoari aparteko garrantzia emonaz (Txema Aranazen ardurapean), eta dagoeneko dendetan salgai dagoana, 12 euroren truke.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  kulturea atalean. 751 artikulu (1)  hurrengoa azkena