| 2012ko martiaren 28a |
Barrikuntza lez, aurten gai bakarra proposatu da, eta apaindurarako proposamena gai horretan zentrau beharko da. Holan, diseinuek, kulturen arteko alkarbizitzea eta horrek sortzen dauen aberastasuna, auzoaren zaharbarritzea, integrazinoa edo kulturartekotasuna irudikatu beharko dabe.
|
![]() |
Etxepare Euskal Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak aurkeztu ditu. Institutuko arduradunek Donostian eskainitako prentsaurrekoan azaldu ebenez, apirilaren 11n hasiko da Koldo Mitxelena katedrea Chicagoko Unibersidadean, eta AEBetako unibersidade-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango dau helburu. Eta udagoienean, euskal artearen inguruko Eduardo Chillida katedrea zabalduko dabe Frankfurteko Goethe Unibersidadean.
|
![]() |
2002ko martiaren 27an hil zan Billy Wilder zinemagilea, orain dala hamar urte, hain zuzen be. Hollywooden gidoigile eta zuzendari ospetsu izan aurrettik kazetaritzan jardun eban. Prentsan egindako ibilbidea eta haren filmetan lanbideaz emon eban irudia ikertu dau Simon Peña EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko irakasleak.
|
![]() |
Antonio Tabucchi (Pisa, 1943 - Lisboa, 2012) idazlea bart hil da, Lisboan, gaixotasun luze baten ondorioz. Tabucchik 68 urte zituan eta datorren eguenean lurperatuko dabe Lisboan bertan, haren alargunak, Maria José Lancastrek jakinarazo dauenez.
|
![]() |
|
![]() |
Ahozko Narrazinoaren Nazinoarteko eguna ospatuko da gaur, martiak 20, Antzuolan, Oihulari Klownen eskutik. Aurtengo narrazinoaren eguneko ipuinak Grimm anaien istorioak izango dira, Oihulari Klownek Grimm proiektuagaz bat egin dauelako.
|

| irakurriena | iruzkinduena |
|
|
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |