| 2012ko apirilaren 25a |
![]() |
Auñamendi Eusko Entziklopedia 2012-2015 urteen artean osotzeko hitzarmena sinatu dabe Eusko Jaurlaritzearen Kultura sailburu Blanca Urgellek eta Eusko Ikaskuntzaren presidente Jose Maria Muñoak. Eusko Jaurlaritzeak 500.000 euroko ekarpena egingo dau, entziklopediaren edukiak zuzendu, osotu, eguneratu eta itzultzeko.
|
![]() |
ArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako I. testu laburren lehiaketea laster egongo da martxan, izan be lanak bialtzeko epea maiatzaren 1ean hasiko da, eta 31n amaitu. Egizu Getxo euskera alkarteak, UK aldizkariak, Getxophoto ekimenak eta Getxoko Udalak antolatu dabe sariketea.
|
![]() |
Fito Rodriguez idazle eta irakasleak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri buruzko saiakera laburra kelaratu dau Erein etxeagaz. Urtarrilean hildako idazle, hizkuntzalari, euskaltzale eta politikariaren pentsamendua azaltzen ditu lanean. Txillardegi Haran sailaren laugarren zenbakia da, euskerazko lehenengoa, eta 44 orrialde ditu.
|
Narrazino zientifikoa da Hodeietan, eta 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan dau sorkuntza-lan honek. 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, barriz, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoak kategorian irabazle izan zan.
|
![]() |
2012 Euskadi Fundazinoak, Gernika-Lumo eta Eibarreko alkateekaz egindako erakunde arteko lankidetzearen emoitzea da Hiriak Bakean ekimena. Makina bat ekitaldi antolatu ditue hurrengo asteetan, orain 75 urteko bonbardaketak gogoratzeko.
|
![]() |
Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala-eta, UEU-k eskaintza berezia egingo dau, bere liburuak %50 merkeago salduko ditu, www.ueu.org helbidean. UEUk 1978. urtean argitaratu zituan lehenengo liburuak eta ordutik danetariko alorretan jardun dau. Horreek guzti horrek erdi prezioan erosteko aukerea izango da, apirilaren 23an.
|

| irakurriena | iruzkinduena |
|
|
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |