| 2012ko bagilaren 23a |
Gizarte justuago bat eregiten laguntzen dau istorioak konteteak, horixe nabarmendu dau ondarroatarrak azokearen hasierako pregoian. Uribegaz batera, Eduardo Zuritak eta Toti Martinez de Lezeak be egin dabe berba ekitaldian. Behin inaugurazinoa eginda, beraz, bagilaren 10era arte, euskerazko eta gaztelaniazko liburugintzearen uriburua izango da Bilbo.
|
Uruguayko idazlea Los hijos de los dias liburu barria aurkezten etorri da eta, ganera, kritikearen saria jaso dau. Maiatzaren 31tik bagilaren 10era egongo da Bilboko Arenalean liburu azokea eta ohiko moduan, azkenaldiko nobedadeak ezagutzeko, idazleakaz solasalditxua eukiteko eta antolatzaileek eratutako jardueretan parte hartzeko aukerea egongo da.
|
![]() |
Getxoko 29. Eskulangintza Azokeak 112 eskulangile batuko ditu barikutik domekara bitartean. Areetako Geltokia plazan izango dira artisau gehienak, 98 hain zuzen be; ganerakoak, Ibaiondo kaleko gastronomiaren gunean egongo dira.
|
![]() |
Leioako XIII. Umore Azokeak Gaitzerdi Teatroren Suz eta La Passante konpainiaren Rue des Dames ikuskizunak saritu ditu. Ganera, arduradunek jaialdiaren balorazino ona egin dabe; hain zuzen be, 36.200 lagun batu dira Leioan astegoienean.
|
![]() |
Jantzea eta diziplinartekotasuna dira aurtengo Leioako Umore Azokearen osogai nagusiak, Bilboko Rekalde Aretoan egindako aurkezpenean antolatzaileek nabarmendu dabenez. Maiatzaren 17an hasi, eta lau egunez, ez da aspertzeko astirik izango Leioako kale, plaza eta parkeetan, izan be 120 emonaldi eskainiko ditue Euskal Herriko zein kanpoko 45 konpainiak.
|
![]() |
Aurkeztu barri dabe maiatzaren 5ean eta 6an egingo dan VII. Portugaleteko Folklore Azokea. Aurten 40 parte-hartzaile izango ditu azokeak, artisauak, alkarteak eta abar. Goizez eta arrastiz egongo da edegita. Artisauek erakustaldiak egingo ditue, eta tailerretan parte hartzeko aukerea be izango dala jakinarazo dabe antolatzaileek.
|

| irakurriena | iruzkinduena |
|
|
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |