| 2012ko garagarrilaren 12a |
Danetara, 30.000 ikuslek hartu dau parte jaialdian, eguraldia lagun. Kale-antzerkia edo kale-arteak bidaia dira. Arte eremu ikusgarri eta hunkigarrietan egiten dan bidaia. Aurrera jarraitzen dogu.
|
![]() |
Krisiaren eraginaren ondorioz, atzerakada nabarmena egin dau antzerkiaren konsumoak eta egoera horrek eragin zuzena dauka ikusleen kopuruari zein sarreren salmenta prezioari jagokonez eta, jakina, baita produkzino eszenikoaren bideragarritasun ekonomikoan be.
|
![]() |
Atzera be, kale eszenatoki eta herritarrak protagonista bihurtuko ditu Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdiak. Garagarrilaren 6tik 8ra bitartean, bertoko eta kanpoko lanak ikusteko aukerea izango da Lekeition. Hortzmuga konpainiaren Libertia lanak abiatuko dau egitaraua, plazan, bariku arrastian.
|
SGAEren, Autore Fundazinoaren eta Anima Eskolearen eskutik dator garagarrilaren 10etik 14ra egingo dan Bilboko Antzerki Eskolen eta Unibersidade Antzezlanen I. Lehiaketea.
|
![]() |
Egitasmoa bultzatu daben eragileak dira Luhusoko Harri Xuri Karrikako arteen fabrika (Lapurdi), Donazaharreko Herri Antzokia (Nafarroa Beherea), Durangoko San Agustin Kultur Gunea (Bizkaia), Leioako Kultur Leioa (Bizkaia), Zornotzako Ametx Zornotza Aretoa (Bizkaia), Elorrioko Arriola Aretoa (Bizkaia) eta Aulestiko Artedrama Euskal Laborategia (Bizkaia).
|
|

| irakurriena | iruzkinduena |
|
|
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |