2012ko garagarrilaren 12a
hasiera > kulturea > sariak-autortzak
2012-07-02 facebook twitter Zabaldu
Karlos Zurutuzak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari nagusia

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu ditue astegoienean Andoainen. Aurtengo sari nagusia Karlos Zurutuza kazetari donostiarrak jaso dau, Libia eta Irakeko gatazken ganean Argia astekarian eta Berria egunkarian argitaratutako erreportajeakaitik.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-06-13 facebook twitter Zabaldu
Jose Inazio Basterretxeak irabazi dau Gabriel Aresti XXIX. Ipuin Lehiaketaren euskerazko saria

Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) izan da euskerazko kategorian irabazlea, Berunezko iretargia quilates baporean kontakizunagaz, eta Mariano Quiros (Resistencia, Chaco, Argentina, 1979) izan da gaztelaniazko sariaren irabazlea, Cazador de tapires ipuinagaz. Bakotxak 4.100 euro eroango ditu.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-06-07 facebook twitter Zabaldu
Philiph Roth nobelagilea, 2012ko Letren Asturiasko Printzea saridun

Philip Roth AEBetako nobelagileak irabazi dau 2012ko Letren Asturiasko Printzea Saria. Haruki Murakami idazle japoniar ezaguna izan dau lehiakide azkenengo itzulian.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-06-06 facebook twitter Zabaldu
Joxe Azurmendirentzat aurtengo Eusko Ikaskuntza Saria

Joxe Azurmendi Otaegi idazle eta pentsalariari emon deutsie Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria. Azurmendi EHUko Filosofia eta Zientzietako fakultadeko katedraduna da. Ibilbide osoari autortzea egiten deutso sariak.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-06-05 facebook twitter Zabaldu
Esther Ferrer, Sergio Prego eta Xabier Saenz de Gorbea, 2012ko Gure Artea saridunak

Esther Ferrer bere ibilbide artistikoagaitik saritu dabe; Sergio Prego, sormen jardueragaitik; eta Xabier Saenz de Gorbea, ikusizko arteen eremuan egindako jarduerakaitik.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-06-04 facebook twitter Zabaldu
Mendebalde Kultura Alkarteak jaso dau Bilboko Liburu Azokearen Urrezko Luma

Bilboko Arenalean, Bilboko Liburu Azoka gunean egindako ekitaldian, Mendebalde Kultura Alkarteko buru Kaxildo Alkortak jaso dau Bilboko Liburu Azokearen sari nagusia, Urrezko Luma, hain zuzen be. Hogeigarren urteurrenera bidean dan alkarteak mendebaldeko berbakerearen eta euskeraren alde egindako lanagaitik jaso dau saria.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  kulturea atalean. 257 artikulu (1)  hurrengoa azkena



agendea
Musikea - 2012-07-12
Hondarribia Blues Festival
Bestelakoak - 2012-07-12 20:00retan
Te cuento las mil y una... La Papa Teatro
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4059 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea