2012ko garagarrilaren 22a
hasiera > kulturea > literaturea
2012-07-17 facebook twitter Zabaldu
Pasazaite argitaletxe barriak Andrej Longoren 'Hamar' lana aurkeztu dau

Pasazaite argitaletxe barriak Andrej Longoren Hamar lanagaz ekin deutso bideari. Camorra mafia taldearen ganeko hamar ipuinek osotzen dabe liburua. Narratibazko lanak eta euskerara itzuliak argitaratuko ditu Pasazaitek, Ion Olanok liburuaren aurkezpenean adierazo ebanez.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-07-11 facebook twitter Zabaldu
XXX. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketara lanak bialtzeko epea edegi dabe

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen XXX. edizinoaren deialdia egin barri dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. 10.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan. Uriko literatur sariketa zaharrena da.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-07-10 facebook twitter Zabaldu
Ibaizabal argitaletxe bizkaitarrak 'Irakurriz bizi!' udako kanpainea martxan ipini dau

Ibaizabal argitaletxeak Irakurriz bizi! kanpainea ipini barri dau martxan, udan gazteen eta euren senideen artean irakurketea sustatzeko asmoz. Nobedadeen artean Sagu familia udan 'pop-up' itxurako ipuina dago.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-07-05 facebook twitter Zabaldu
'Poesia hutsa edo azukreagaz?' lemapean, badatoz aurtengo Eako Poesia Egunak

Poesia hutsa edo aukreagaz? Poesia beste barik, ala hoba beste osogai batzuekaz? Hori da aurtengo Eako Poesia Egunek plazaratutako gogoetea. Garagarrilaren 13tik 15era bitartean egingo ditue Poesia Egunak Ean, Bedaron eta Natxituan. Aurten be, egitarau bete-betea atondu dabe.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-07-04 facebook twitter Zabaldu
Aitor Zulueta bermeotarrak 'La Hermandad del Atlántico' bere lehenego nobelea aurkeztu dau

Eneco de Baigorri gazte bermeotarraren itsas abentura zirraragarria jaso dau Aitor Zuluetak La Hermandad del Atlántico (Ttarttalo) nobelan. Bere lehenengo eleberrian XI. mendera egin dau salto, orduko itsasgizon bikingo eta frankoen artera.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-06-15 facebook twitter Zabaldu
Patziku Perurenak 'Saski bete intxaur' gogoeta liburua kaleratu dau

Patziku Perurena idazle nafarrak urteetako gogoetak batu ditu Saski bete intxaur liburuan, ikusitakoak eta pentsetakoak. Alberdania argitaletxeak kaleratu dau.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  kulturea atalean. 317 artikulu (1)  hurrengoa azkena



agendea
Musikea - 2012-07-21 22:00etan
Women's Nihgt. JULIETA VENEGAS
Musikea - 2012-07-22 21:30ean
OSKORRI
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4062 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea