2012ko abuztuaren 12a
hasiera > kulturea > kulturbiz
2012-08-07 facebook twitter Zabaldu
Perseida ozar-izarren behaketea egingo dabe domekan Busturiko Madariaga torretxean

Euskadiko Biodibersidade Zentroak eta Bizkaiko Astronomia Alkarteak Perseida ozar-izarrak behatzeko hitzordua porestau dabe domekan, abuztuaren 12an. Zentroaren kanpoaldean bertan ikusiko ditue, Busturiko Madariaga torretxean.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-08-03 facebook twitter Zabaldu
Hainbat sasoitako okupazinoak topau ditue Santimamiņe inguruan

Santimamiñeko baselizearen inguruan egindako ikerlan arkeologikoetan aro desbardinetako okupazinoak agertu dira, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Orain dala 12.700 eta 12.000 urte Santimamiñen bizi izandakoen inguruan beharrean dabilz arkeologoak.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-07-30 facebook twitter Zabaldu
Edorta Cobreros katedraduna, 'Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria' agerkariko zuzendari barria

Edorta Cobreros Mendazona Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria agerkariaren zuzendari izentau barri dabe. Euskal Herriko Unibersidadeko Administrazio Zuzenbidearen katedraduna da. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) argitaratzen dau aldizkaria.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-07-25 facebook twitter Zabaldu
Oņatiko herrigune historikoa, Kultura Ondare

Oñatiko herrigune historikoa Kultura Ondare izentau barri dabe, Monumentu Moltsoaren kategorian. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak egin dau izendapena, Kultura Sailak proponiduta. Herrigunea hazkunde-aldi bakotxean zein aldeta garatu dan hartu dabe kontuan.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-07-25 facebook twitter Zabaldu
Kultur eragileak BEZaren igoerearen kontra

Kultur ikuskizunetako sarreren BEZa 13 puntu igoko dau Espainiako gobernuak. Kulturearen ganeko BEZik altuena izango dau estadu espainiarrak. Igoereak izango dituan ondorio latzak salatzeko prentsaurrekoa emon eben atzo kultur arloko hainbat alkartek Bilbon.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-07-23 facebook twitter Zabaldu
XXI. mendeko hezkuntzearen erronkak aztergai, 'Hermes' aldizkariaren 41. zenbakian

XXI. mendeko hezkuntza: erronkak eta helburuak dau izenburu Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen Hermes historia eta pentsamendu aldizkariaren 41. zenbakiak. Urte hasieran Bilbon egindako izenburu bereko mintegiaren emoitzak jaso ditue agerkarian.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  kulturea atalean. 751 artikulu (1)  hurrengoa azkena



agendea
Musikea - 2012-08-11 23:00etan
ESKEAN KRISTO + VENDETTA + LUHARTZ
Antzerkia - 2012-08-12 15:30ean
Ameriketan eüskaldünak, José Mendiague pastorala
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4064 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea