2012ko maiatzaren 29a
hasiera > kulturea > erakusketak
2012-05-21 facebook twitter Zabaldu
Poesiaren Bidearen inaugurazinoa

Poesiaren Bidea instalazinoak campusa adeitsuagoa egiteaz gan, bi helburu ditu; lehenengoa, poesiaren gaineko interesa zabaldu, eta campuseko kide horreei guztiei kuriosidade intelektual eta literarioa piztu. Bigarrena, campusean barrena ibiltea askozaz entretenigarriagoa egitea.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-05-17 facebook twitter Zabaldu
Gernikako Bakearen Museoak 'Legionarioak: Mussoliniren italiarrak Espainiako gerratean 1936-39' erakusketea edegiko dau

Gernikako Bakearen Museoak, italiarrek Gernikako bonbardaketan eta Espainaiko zenbait lekutan izan eben parte-hartzearen barri emon nahi dau. Garai haretako legionario italiar batek (1937-1939) ataratako 90 argazkik osotzen dabe erakusketea. Gerra zibila Guglielmo Sandril legionarioaren argazki-makinearen bidez ikusia, oroimen kolektiboaren ondare dokumentala.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-05-14 facebook twitter Zabaldu
David Hockney britainiarrak paisaje koloretsuz bete dau Bilboko Guggenheim museoa

Paisajez bete dau David Hockney-k Guggenheimeko bigarren solairua; kolorez ganezka, pintzelez zein iPadagaz egindako 150 irudi baino gehiago batu ditu. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da ikusgai, ostean, Koloniako Ludwig Museoara eroango dabe.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-05-07 facebook twitter Zabaldu
Jose Ramon Anda eskultore nafarraren erakusketea ipini dabe Arte Ederren Museoan

Artisteak berak be onartu dau berezia dala Bilbon bere 40 obra erakusketeko aukerea, aspaldiko amesa izan da, ilusino handia daukat, urte askoren ostean hau ikusi ahal izatea gauza handia da. Irailaren 9ra arte egongo da erakusketea Bilbon.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-04-27 facebook twitter Zabaldu
Alvaro Gilen 'Zuk zeuk egin', Guggenheim Bilbao Horma lehiaketearen bigarren emoitzea

Álvaro Gilen Zuk zeuk egin ikusgai izango da Guggenheim museoko 103B aretoan, maiatzaren 27ra arte. Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bigarren lana da artista nafarraren instalazinoa.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2012-04-25 facebook twitter Zabaldu
'Spoiler' Alberto Alborren margo bildumea ikusgai dago Rekalde Aretoan

Bilboko Rekalde Aretoak Spoiler, Alberto Alborren erakusketea, aurkeztu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak lortu dituen egileen lanak erakusteko asmoz abiarazotako Barriek izeneko programearen barruan. Maiatzaren 27ara arte egongo dira ikusgai Alborren lanak.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  kulturea atalean. 281 artikulu (1)  hurrengoa azkena



bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4063 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea