| 2012ko garagarrilaren 12a |
![]() |
Hilean behin, barikuz, Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz gozetako aukerea eskainiz. Fever-egaz lankidetzan antolatutako saio honeetan nazinoarteko DJ onenen musikea entzun, jantzan egin eta erakusketa interesgarriak bisitau zeinkez. Gaur, maiatzak 17, saio dotorea atondu dabe
|
![]() |
Deserria dau kantagai Eñaut Elorrietak bere bakarkako lehenengo diskoan, deserri politikoa, soziala, existentziala, ertz askotakoa. Hamar kanta konposau ditu, bi bere berbakaz, eta ganerakoak egile ezagunenak. Lizarran aurkeztuko dau Deserriko kantak (Elkar) jentaurrean, maiatzaren 18an, Golem aretoan.
|
![]() |
Hizkuntza Unibersala lemapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak prest dauka hurrengo denporaldia. Datorren urriaren 7tik bagilaren 4ra bitartean iraungo dau. Gasteizen hasiko da eta Iruñean amaitu. 13 programa desbardin eta 50 kontzertu emongo ditue. Tartean Teresa Catalan musikagilearen Printzesaren dantza estreinauko da.
|
![]() |
Pirinioetako soinuak eta jantzak batu ditu Aiko taldeak Bilgua (Elkar) disko barrian, XX. mende hasierako erromerien antzera, jauziak, jotak, valsak, mazurkak eta txotisak grabau ditue. Jantzan egiteko diskoa da, hasi eta amaitu nabarmendu dabe taldekideek. Bagilaren 1ean, Markinan aurkeztuko dabe zuzenean.
|
![]() |
Popetik baino, rocketik hurrago dabil Zain talde berriztarra Egunsenti berri baten bila laneko hamaika kantetan. Indarra, abiadurea eta gozotasuna dario laukotearen bigarren lanari. Durangoko Plateruena kafe antzokian aurkeztuko dabe jentaurrean behar barria, bagilaren 1ean, 22:00etan.
|
![]() |
Metal eta Pop Rock modalidadeetan finalak baino ez dira falta; Metal arloan, Incursed (Arrigorriaga) eta Unbreath (Erandio) taldeak sartu dira finalean; Pop Rock kategorian, barriz, Cromatica Pistona (Madril) eta Sons of Meteora (Bartzelona).
|

| irakurriena | iruzkinduena |
|
|
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |