| 2012ko bagilaren 14a |
![]() |
Bilbo eta Laudio lotuko dituan Burdin Hesia Mendi Lasterketearen lehenengo edizinoa datorren bagilaren 30ean egingo da, eta parte-hartzaileak Bizkaiko uriburua Francoren tropetatik babesteko erabili ziran Gerra Zibileko trintxera eta bunkerretan zehar ibiliko dira.
|
![]() |
Gaztelugatxeko San Juanen ur azpian dagoan Begoñako birjinearen irudiaren 50. urteurrena da aurten, eta hari buruzko argazki erakusketa bat egongo da, Cevasek antolatuta, Nestor Basterretxea aretoan.
|
![]() |
Esloveniako PEN Zentruak antolatuta, Bakearen Aldeko Idazleen 45. bilerea dagoz egiten Bled urian. Euskal PEN alkartearen izenean Urtzi Urrutikoetxea dago parte hartzen. Literatur sormena: Periferiatik Zentrura. Idazlea bidaiari – bakea sortzen hedabide barrien erronken aurrean izenburu luzea dauka aurtengo ekitaldiak.
|
![]() |
Bigarren eskuko eta artisautzako objektuak egongo dira azokan, eta 60 saltoki inguruk bigarren eskuko eta disko barriak, bigarren eskuko erropea, jantzi eta osogarri etnikoak, artista gazteen lanak, diseinatzaile barrien produktuak, ehungitza diseinuak, vintage portzelanak eta beirak, aintxinako piezak edota bildumak eskainiko ditue.
|
![]() |
Maiatzaren 5erako prestau dabe Joko Alai eta Ipizki Taldeak 2013ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten zortzigarren edizinoa betekoa dau oinezko martxa honek eta antolatzaileek adierazoten dabenez, helburuak hasierako berberak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.
|
![]() |
Usurbilgo frontoian egindako ekitaldian, lau kategoria saritu dira, eta horreetako bat barria da aurten: zientzia gizartean sorkuntza-bekea. Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz De Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeita gernikarrek osotutako taldeak irabazi dau, Balio berriz balio proiektuagaz.
|

| irakurriena | iruzkinduena |
|
|
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |