2010eko garagarrilaren 31a
hasiera > barriak > Antxina-barri
2010-08-25 facebook twitter Zabaldu
Frankismoaren biktimei gorazarrea egingo jake Berrizen

Berrizko Udalak, aurten be, irailaren 11n, frankismoaren biktimei gorazarre egingo deutse. Horretarako, irailean hainbat egunetara zabalduko dan ekitaldi-egitaraua preparau dau. Aurten, nobedadeetako bat, irailaren 3tik 11ra erakusgai izango dan argazki-erakusketea izango da.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-06-14 facebook twitter Zabaldu
Eztegua 2010 Durangon

Laster da. Badator. Bagilaren 20an izango da egun handia. Durangoko Euskal Astearen azken ekitaldia, Eztegua 2010, domeka eguerdian hasiko da; ordu horretan abiatuko da desfilea Merkatu-plaza ostean eta, Kurutziaga, Musiko Altuna, Landako Etorbidea, Madalena, Ermodo, Ezkurdi, eta Andra Marin zehar ibiliko dira.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-04-30 facebook twitter Zabaldu
Errotek herrian izan daben garrantzia azaltzeko ibilaldia antolatu dabe Zeanurin

Ibilbideari herriko plazan ekingo deutse, goizeko bederatzietan. Halanda be, aurretik izena emon beharko da eta bi euro ordaindu, gero jasoko dan jan-edanaren trukean.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-01-19 facebook twitter Zabaldu
Gernika-Lumoko historiaren ganeko unidade didaktiko bi aurkeztuko ditue

Gernikazarra Historia Taldeak herriko pasadizo, jazoera, pertsonaia eta historian zeharreko sasoi bereziei buruzko ikerketak egitea dau helburu sortu zanetik, eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Sailaren amesa euskerea normalizetako ekintzak indartu eta bultzatzea da, hau da, euskerea erabilteko aukerak emotea.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2010-01-08 facebook twitter Zabaldu
Antxinako argazkien erakusketea dago ikusgai Getxon

Algortako eta Andra Mari auzoetako antxinako argazkien erakusketea antolatu dabe datorren urtarrilaren 19ra arte Algortako Azokan Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Euskaltzaindiak. Helburua argazkietan agertzen diran lekuen ganeko informazinoa batzea da, ondoren, egiten dabizan etimologia liburuan sartu ahal izateko.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
2009-10-27 facebook twitter Zabaldu
Ubide-Zeanuri: adiskidetasunaren zeharkaldia

Ubide-Zeanuri. Larreen Mankomunidadearen III. Zeharkaldia urri bigarrenaren 31n, zapatuan, egingo da orain dala gizaldi bat baino gehiagotik Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadeko kontuen kitapenerako urtero egiten daben batzarra aprobetxauta.

Gehiago Iruzkinak Iruzkinak 0
 lehenengoa lehenengoa  Antxina-barri atalean. 103 artikulu (1)  hurrengoa azkena



agendea
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 8 urte, 3073 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea