Stranger than fiction

Joseba Terreros 2007-01-25 01:00   Zinema kritikak

Stranger than fiction hainbat gairi oratzen deutson komedia da, berbarako errealidade gris, triste eta goibela ostentzen daben hainbat usadiok menperaturiko persona baten askapen bidea, sorkuntza krisialdi batek atrapautako idazle baten obsesinoak eta etsipena, bizitzearen ohikeria...

- Zuzendaria: Marc Forster.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 113 minutu.
- Antzezleak: Will Ferrell (Harold Crick), Maggie Gyllenhaal (Ana), Dustin Hoffman (Jules Hilbert), Queen Latifah (Penny Escher), Emma Thompson (Karen Eiffel).
- Gidoia: Zach Helm.
- Musikea: Britt Daniel eta Brian Reitzell.
- Argazkia: Roberto Schaefer.
- Muntaia: Matt Chessé.
- Diseinua: Kevin Thompson.
- Jantziak: Frank Fleming.

Izenburua baino askoz be harrigarriagoa da film honen argumentua: bizimodu monotono eta gogaikarria daukan gizon bakarti bat bere bizitzea aurreratzen deutson nongurako ahots ahalguztiduna entzuten hasiko da. Ahotsa andrazko batena da eta protagonisteak besterik ezin dau entzun. Zoratuta egon edo eskizofrenikoa izan leitekeala pentsau ostean, Harold Crick konturatuko da idazleren batek haren bizitzearen ganean idazten diharduana.

Stranger than fiction hainbat gairi oratzen deutson komedia da, berbarako errealidade gris, triste eta goibela ostentzen daben hainbat usadiok menperaturiko persona baten askapen bidea, sorkuntza krisialdi batek atrapautako idazle baten obsesinoak eta etsipena, bizitzearen ohikeria... Gidoiak alkarrizketa eta egoera barregarri nahiz burutsuak dakarz, barre zantzorik ez baina irribarre gozoak eraginez.

Edozelan be, pelikulearen erritmoa lar gorabeheratsua da, eta sarritan nahiko geldo eta motela, batez be lehenengo zatian. Horrek gehiegi zamatzen dau pelikula osoaren emoia eta, zoritxarrez, indarra kentzen deutse gidoiari eta antzezleen lan bikainari. Ganera, maitasun istorioa behartuta agiri da, sinisgatx eta eztitsu. Horrek, duda barik, nahiko abroziduko dauz ikus-entzuleetariko batzuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu