Hiru txinatar 600.000 eurogaz Loiuko aireportuan

Bizkaie! 2007-01-25 01:00

Zehatzago esateko, 618.250 euro eroiezan eskuko boltsetan, ezelako zulorik edota dirua ostenduteko lekurik barik.

Madriletik eta Segoviatik etozan hiru txinatarri 618.250 euroko dirutzea atzemon eutsen Guardia Zibilak Loiuko aireportuan. Txinatarrak Frankfurtera joiazan, han euren jatorrizko herrialdera joian beste hegazkin bat hartzeko. Dirua eskuko boltsetan eroien, ezelako zulorik edota ostenduteko lekurik barik.

Legearen arabera, gehienez 6.000 euro eroan daitekez esku-dirutan herrialde batetik bestera eta, ganera, diru horren barri emon behar da. Hori dala eta, Guardia Zibilak legezko 6.000 euro horreek emon eutsezan txinatarrei eta ganerako dirutzea Diruzaintzara bialdu eben, bertan kasua aztertzeko.

Dirua 500, 200, 100 eta 50 euroko billeteetan eroien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu