SMS bero-beroen II. Lehiaketea Enkarterrin

Bizkaie! 2007-01-25 01:00

Enkarterriko Mankomunidadeko eta Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzuek SMS bero-beroen II. Lehiaketea antolatu dabe datorren zezeilaren 1etik eta 7ra bitartean.

Enkarterriko Mankomunidadeko eta Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzuek SMS bero-beroen II. Lehiaketea antolatu dabe datorren zezeilaren 1etik eta 7ra bitartean. Epe horretan, 688613992 telefonora bialdu beharko dira mezuak, eta ondoko baldintzak nahitaezkoak dira:

- Euskerazkoa izango da.
- Gehienez 160 karakterekoa.
- Ez da irudirik onartuko.

Aldi berean, mezuaren adierazkortasuna eta umore ona hartuko dira kontuan. Kontuak kontu, 688613992 telefonoan epe barruan jasotako mezu guztien arteko irabazleak MP4 irakurgailua eskuratuko dau, eta sari gehiago be egongo da ganerako partehartzaileentzat.

Zezeilaren 14an, San Balendin egunean egingo da sari banaketea Balmasedako Kultur Etxeko Areto Nagusian iluntzeko 19:00etan; Kepa Gallego aktore ezagunak eta Enkarterriko gazte talde batek aurkeztuko dabe eta bertara hurreratzen diran guztientzat sorpresak egongo dira.

Lehiaketa honegaz lotuta, Enkarterriko gazteek Balmasedan egingo dan SMSak sortzeko tailerrean parte hartu ahal izango dabe: zezeilaren 2an arratsaldeko 18:30ean Balmasedako Gaztetxokoan (ikastola zaharrean). Dobaneko tailerra sorpresaz beterik egongo da (ez da izenik emon behar).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu