2012ko bagilaren 14a
Legezko oharra eta pribatutasuna


LEGE OHARRA

Nor garan: identifikazino datuak

Web orri hau (www.bizkaie.biz) irabazi asmorik bako Bizikai Alkarte Kulturalaren ekinbidez sortutakoa da (NIF: G-95146197). Lege Gordailua BI-2916-01 da.

Bizkaie!-ren egoitza Arbidea kalea 1ean dago, 48004 Bilbon. Telefonoa: 94-4162393. Posta elektronikoko helbidea: bizkaie@bizkaie.biz

Datu personalen babesa eta pribatutasuna

Bizkaie!-ko blog zein foroetan sartzeagaitik ez dago zertan datu personalak emon behar. Edozelan be, erabiltzaileak inoiz datu personalak emoten baditu, datu horreek Bizkaie!-ren fitxategi automatizatuan sartu arren, datuok modu konfidentzialean erabiliko dira eta ez jakez Bizikai Alkarte Kulturala ez dan hirugarrenei itxiko. Dana dala, erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikazinorik ez dauela gura eskatzeko eskubidea dauka, Datu Personalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Bizkaie!-ra jo beharko dau: Arbidea kalea 1 — 48004 Bilbo. Telefonoa: 94-4162393. Posta elektronikoa: bizkaie@bizkaie.biz

Webgunea erabilteko baldintzak

Webgune honetara sarbidea dobanekoa da eta harpidetza edo aldez aurreko erregistrorik ez da behar. Erabiltzaileak webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraituz erabilteko betebeharra dauka, besteak beste, bertako edukiak merkataritza-asmoetarako ez erabilteko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren kontrako jardueratan ez erabilteko.

Jabetza intelektuala

Bizkaie! webguneko diseinu, argazki, logo zein edukien ganeko jabetza intelektualeko eskubideak Bizikai Alkarte Kulturalarenak dira.

Erabilera personal eta pribadurako danean, iturria aitatu ezkero, erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimidu, kopiau eta gorde ahal izango ditu; dana dala, www.bizkaie.bizguneko edukiak baimenik barik merkataritza-helburuetarako erabiltea edo eduki horreek banatzea galarazota dago, Bizikai Alkarte Kulturalaren aldez aurreko baimen idatzia izan ezean.

Loturak eta iruzkinak

Bizkaie!-k eskaintzen dituan beste webgune batzuetara loturen harian, webguneak ez dauka ezelako erantzukizunik gune horreetako edukinetan.

Bizkaie!-n agiri diran loturak informazino erreferentzia legez baino ez dagoz, guneetako eduki, jabetza, zerbitzu edo eskainitako produktuen ganeko ezelako balorazino barik.

Era berean, Bizkaie!-k ez dauka ezelako erantzukizunik ‘Botazinoak’ atalean erabiltzaileek emondako eretxi zein blogetako iruzkinetan adierazotakoen ganean.



bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4062 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea