Bizkaie! 'Gizarte ekimen onena'

Bizkaie! 2013-06-14 11:10

I. Deia Topaketa: Hedabide Digitaletan Ekimen Onenei Autortza ekitaldian, Buscolook, Jose Antonio del Moral-Gananzia, Javier Vizcaino, Bizkaie!, Julen Landa- Txanoduna, Bizkaiko Txakolina eta Ni euskalduna izan dira irabazleak.

Gizarte ekimen onena kategorian, Forvo, Azkue Fundazioa eta Guillermo Nagoreren La memoria es el camino blogagaz lehian, Juan Antonio Martín Zubiaur (BizcayTIK), Esteban Elorriaga (Euskalteleko publizidade eta marketing arduraduna), Iker Merodio (Bogando por la red), Josetxu Rodríguez (deia.com) eta Kike Hermosillak (Deiako Merkataritza Saileko arduraduna) osotutako epaimahaiak Bizkaie! atariaren ekarpena autortu dau.

Bart izan da I. Deia Topaketako sari banaketa ekitaldia, Hedabide Digitaletan Ekimen Onenei Autortza ekitaldia Bilboko BBK Aretoan eta asmo nagusia egun sarean dagozan hedabide onenak eta euren ekarpena, sormena eta naturaltasuna autortzea izan da.

Enrique Dans adituaren Informazino kontsumo eredu barriak izenburuko berbaldiaren ondoren, Deiako zuzendari Bingen Zupiriak gidatutako mahai-ingurua izan zan Iker Merodio (Bogando por la red), Begoña Beristain (Onda Vasca), Josetxu Rodriguez (deia.com) Ibon Oñate (BFAko Administrazio, Zerbitzuak eta berrikuntza Publikorako zuzendaria) eta Sabino San Vicentegaz (Euskal Encounter).

Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen eta Euskaltelen babesa dauen Hedabide Digital onenak autortzeko ekimenean, 7 kategoria ezarri ditue: Enpresa ekimen onena; Komunikazino kanpaina onena; euskal blogger onena; eragin handiko twitterlaria; gizarte ekimen onena; Hemendik street photography; eta errebelazio bloga deia.com-en.


Kategoria bakotxean ondokoak izan dira hautagaiak eta irabazleak:

- Enpresa ekimen onena atalean izentauak Go Ear, Hermeneus, Buscolook eta tapquo ziran. Sariduna, barriz, Buscolook izan da.

- Euskal blogger onena atalean izentauak Amaya Ascunce, Kepa Acero, Iker Morán eta José Antonio del Moral ziran. Sariduna, barriz, José Antonio del Moral - Gananzia.

- Eragin handiko twitterlaria kategorian izentauak Javier Vizcaino, Paul Ríos, Ane Irazabal eta Athleticeko jokalari Ander Herrera ziran. Sariduna, barriz, Javier Vizcaino.

- Gizarte ekimen onena kategorian Forvo, Bizkaie.biz, Azkue Fundazioa eta Guillermo Nagoreren La memoria es el camino bloga ziran epaimahaikoek aukeratutakoak. sariduna, barriz, Bizkaie!

- 'Hemendik' Streek Photography atalean, barriz, Julen Landa, Iban Muga, Juan Ignacio Pérez eta Bilbao Architecture ziran izentautakoak. Sariduna, barriz, Julen Landa - Txanoduna.

- Komunikazino kanpaina onena sarirako Bizkaiko Txakolina, Uribe Jata Ondo, Euskaltel eta Circo del Sol izentau ditue. Sariduna, barriz, Bizkaiko Txakolina izan da.

- Errebelazino bloga deia.com atalean, Ni Euskalduna, Correr no es de cobardes, El audímetro eta Txiki Xake dira hautagaiak. Sariduna, barriz, Ni euskalduna izan da.

Erantzunak

Urtz 2013-06-14 12:14 Erantzuna | #1

ZORIONAK, Koldo eta Nagore. Onenak zarie! Eutsi sendo bide horreri!

Bizkaie! 2013-06-14 15:59 Erantzuna | #2

Eskerrik asko lagun, eutsi goiari!!!

Bakarne 2013-06-15 14:10 Erantzuna | #3

Zorionak, Bizkaie. Egunero irakurten zaituet, eta ez falta inoiz be, bale?

Bizkaie 2013-06-17 12:06 Erantzuna | #4

Zu lako irakurleak behar doguz Bakarne. Eutsi goiari!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu