Gorka Urbizuk 'Hasiera Bat' diskoa aurkezteko birea iragarri dau

Bizkaie! 2024-01-23 09:31   Musikea

Sarrerak urtarrilaren 24an egongo dira eskuragarri, 12:00etatik aurrera (hemen).

Gorka Urbizuk Hasiera Bat diskoa aurkezteko birea iragarri dau. 25 urtez Berri Txarrak taldearen buru izan ostean, musikari nafarrak edertasunaren eta gordintasunaren aldeko apustua egiten dau, eta abestiaren mamira bidai bat proposatzen dosku.

Momentuz, bira barriak zortzi data proposatzen ditu zazpi uritan, tartean, Azpeitia, Gasteiz, Bilbo edo Iruñea. Sarrerak urtarrilaren 24an, 12:00etan, egongo dira eskuragarri.

Horrezaz gan, diskoa dagoeneko entzungai dago plataforma guztietan. Entzun hemen.

Agendea

  • 23/02/2024: Donostiako Intxaurrondo Kultur Alkartea.
  • 28/02/2024: Bilbo Euskalduna Jauregia.
  • 29/02/2024: Vitoria - Gasteiz KUBIK.
  • 12/04/2024: Iruña Zentral.
  • 19/04/2024: Madrid Teatro Eslava.
  • 27/04/2024: Bilbo Kafe Antzokia.
  • 18/05/2024: Miarritze - Biarritz Atabal.
  • 25/05/2024: Barcelona Sala Paral·lel 62.
  • 07/06/2024: Azpeitia Sanagustin Kultur gunea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu