Fermin Muguruzak bigarren kontzerturako sarrerak agortu ditu

Bizkaie! 2024-04-25 11:11   Musikea

Ez neban inondik inora harrera hau espero adierazo dau artisteak.

Lehen kontzerturako aurreikuspen guztiak hausi ostean, Fermin Muguruzak bigarren kontzertu bat iragarri eban herenegun. Gaur jarri dira sarrerak salgai, minutu bakarrean agortuz.
 
Abenduaren 20ean eta 21ean izango dira kontzertuak, eta bertan Muguruzak azken lau hamarkadatan eginiko bidea eroango dau gogora, Kortatu eta Negu Gorriak-en hasieretatik bakarkako lan barrienetara arteko ibilbideakaz.

Behin sarrerak agortuta, egunotan jasotako maitasun guztia eskertu nahi izan dau Iruñako artisteak: Martitzenean asko sufridu genduan ikusterakoan zelan milaka eta milaka persona ordenagailuen kontra borrokatzen ziran. Egia esan, oso etsigarria izan zan. Aldi berean, ez neban inondik inora harrera hau espero, eta berba ederrak besterik ez ditut zuon guztionganako. Azken egunotan jasotako maitasun guztia indarrez eta kemenez bueltako deutseet taula gainetik.

Lehen kontzerturako salmentan lez, bigarren horretarako eskaera zifrak sekulakoak izan dirala nabarmendu dabe antolakuntzatik, izan be, minutu bakarrean agortu dira gaurko 8.000 sarrerak, eta abenduko kontzertu bietan 16.000 persona batuko dira Bilbao Arenan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu