J Martinak 'Esku Burdin' kaleratu dau

Bizkaie! 2024-03-22 08:28   Musikea

Apirilerako iragarri daben Negu Gorri diskoaren lehenengo aurrerapen kantua.


Single barrirako azala Ximon Agirrek egin dau.

Kattalin eta Ane Barcena ahiztak eta Javier Jorajuria dira taldekideak. Soinu elektronikoak lantzen ditue, organikortasuna be gustetan jaken arren.

Soinu garaikidearen eta artearen arteko buztarketea antzemoten da taldearen proposamenean, besteak beste, Jaio Naiz Baina diskoan Sahatsa Jauregi eskultoreagaz egindako kolaborazinoan. Instagram bidez apirilerako 2. diskoa iragarri dabe, Negu Gorri.

Kultura faxistearen zabalkundeari aurre egiteko beharrari abesten deutse. Doinu aldakor eta perkusiboak ahots melodikoakaz jazten dira, tensinoari eutsiz eta sinpletasunean indarra lortuz. Zeresana emongo dabe seguruenik.

Entzun hemen J Martinaren Esku burdin.

Talde nafartar-bizkaitarrak 2020an kaleratu eban bere lehenengo kantua: Mundu zahar. Ordutik single asko atara ditu, 2022an Jaio Naiz Baina lan luzea kaleratu eben arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu