Olatz Salvadorrek 'Basan' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-03-26 10:18   Musikea

Apirilaren 9an, kontzertu akustikoa eskainiko dau Anari artisteagaz batera.

Olatz Salvadorrek 2021ean kaleratu eban azken diskoa, Aho Uhal. Atsedenaldiaren ostean, single barria argitaratu dau, Basan izenekoa.

Dudearikantu bat da, kaosaren erdian norbere barruko ahots hori berreskuratzeko pasinoa, galbideari lekua egin eta berazz gozetako ikasteko dei bat. Geure barruak emoten deuskuna entzuteko momentuan. Mundu basati horretan zeozegaz konektetako beharra hain zuzen be.

Produkzino lanetan, Olivera Estudi (Pau Brugada eta Vic Moliner) produkzino etxea ibili da. Letrei jagokenez, Oihana Arana eta Leire Vargas dira egileak; eta konpozizinoaren arduraduna, Olatz Salvador bera izan da.

Kontzertuei jagokenez, Salvador, Anari artisteagaz batera izango da Euskal Herriko Bollotopaketak ekimenean. Bertan, apirilaren 9an, kontzertu akustiko bat eskainiko dabe arratsaldeko 18:30ean, Donostiako Uliako Lore Baratzean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu