'Nire kartzelan', Xsakara & Etxekalte martxan

Bizkaie! 2024-04-03 12:27   Musikea

Apirilaren 12an, Berrizko Hiltegixen joko dabe eta 13an, Zamudion.

Bizirik dagoan herri batek, jentea ezagutzeko aukerea emoten dau. Hasierak ugari izan arren, bidea alkarbanatzeko aukerea emoten dau. Hartu ala ez gure esku dago. Oraingo honetan Xsakarak eta Etxekaltek indarrak batu ditue, kantu bateko 4 minututan entzun daigun esan behar doguna: Nire kartzelan kantua, Xsakararen Ilargiaren Semea diskoko partaide izango da, Etxekalte kolaboratzaile lanetan izanda. Bideoa Jon Narvaez filmaker-an eskutik dator.

Ilargiaren Semea 16 19 LP-a kaleratu eta gero, Xsakara ez da geldi egon, Lurrikarak deituriko EP-an lanean ibili zan, tarteka-marteka singleak kaleratuz. Lan honek, jarraitasuna emon eutson bere lehen albumari. Lau urteko ziklo bat zarratzen dau martiaren 25ean kaleratutako Ilargiaren semea album barriagaz. Honen bitartez, eraldaketa sakona dakar izandakoaren kontraposizinoan, musika estilo asko jorratuz. Nire kartzelan honen adierazle zuzena izango da rock eta post-Hardcore doinuak eregiz bere iruditerian.

Beste aldetik Etxekalte, Nor da Norbera? azken lan luzearen ondoren, esperimentazinorako tarte bat hartzen dabiz, EP baten parte izango diran kantu barri bi jorratzen. Nor da Norbera? izenekoagaz maila musikalean nortasuna indartu baeben be, soinuan miatzen jarraitzen dabe Eñaut Gaztañaga edota Santi Garcia lako produktoreakaz. 2024ko zezeilean kaleratutako Estali Nituen singleak argi erakusten dau eboluzino hori, Gaztain Estudioaren dizdira bereizgarri horren eskutik. Apirilerako iragarri dabe Ultramarinos Costa Bravan grabautako bigarren singlea, EP-aren bigarren atala izanik.

Nire kartzelan kantuan, eszenatokira igoten ez dan hirugarren partaide bat egon da. Asier Renteria produktorearen begiradapean landua eta grabautakoa izan da kantu hau Bermeoko ‘Noidxe Sound Lab’ estudioan. Asier Renteria izan da Xsakararen arinagoko lanen soinu garaikideen erruduna, Ibil Bedi eta Sara Sozaya-ren azken lanetan parte hartu dau eta hau gitxi balitx, azken aldian zinema munduan dabil.

Kontzertuak:

- Apirilak 12 Berrizko Hiltegixen.

- Apirilak 13 Zamudioko Gazte Egunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu