Madrilen kantau ostean Latinoamerikara egingo dau salto Gorka Urbizuk

Bizkaie! 2024-04-04 08:45   Musikea

‘Hasiera bat’ da abeslari nafarraren azken diskoa eta Intxaurrondon ekin eutson diskoaren aurkezpenari.

Diskoa aurkezteko birearen barruan, apirilaren 19koak agortu ondoren, 18rako badagoz Madrilen, Joy Eslava Antzokian (sarrerak hemen) emongo dauen kontzerturako. Ondoren Latinoamerikako hiru herrialde bisitauko ditu maiatzean:

- Maiatzaren 6an, Mexiko Urian, Bajo Circuito aretoan.
- Maiatzaren 8an, Bogotan, BIME musika-industriako profesional eta zaleentzako nazinoarteko topaketan.
- Maiatzaren 12an, Buenos Airesen, StrummerBar tabernan (Gorkaren set akustikoa).
- Maiatzaren 25ean, Bartzelonan, Paral-lel62 Aretoan (sarrerak hemen).

Azken buruan, leitekeana da Gorka Urbizuk Santiagon geldialdi bat egitea txiletarren gozamenerako baina oraindino ezin da informazino hau baieztatu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu