Zelandak 'Hustu' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-04-05 08:00   Musikea

Gariren parte hartze bikainagaz.

Zelanda taldearen kantuak testu epel-gris kutsuak ditu. Bizitzearen esperientzia txar bat dago baina ha gainditzeko beti egongo dala sute txiki bat aldarrikatzen dabe; kantuaren txoko batean ahaztutako leloa hain zuzen be eta hori errepetidukeran, beteten da kantuaren esangurea. Beraz, Hustu abestiak badau zauri bat osatzeko; horretarako, doinu grisetan hasi eta indarrez, mundu koleretxu batean loratzen da, momentu bakar batez behintzat.

Zelanda taldeko Fran Urias liderraren abestiak, Gari kantariaren laguntzinoa izan dau ahotsetan.

Kontzertuak

  • Gaur, hilak 5: Gasteizko Urban Rock Concept Aretoan.
  • Apirilak 12: Legorretako Herri Antzokian.
  • Maiatzak 11: Bilboko Nave 9 Aretoan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu