Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Bizkaie! 2024-04-08 13:40   Bertsolaritzea

Eskoriatzako Zaldibar Aretoan izango da lehen saioa.

2019ko Gipuzkoa Bertsotaneko Mutrikuko saioa (Argazkia: Bertsozale). | Ikusi handiago | Argazki originala

Gipuzkoa Bertsotan apirilaren 25ean hasi eta bagilaren 2an amaituko da. Guztira, 20 saio jokatuko dira, itzuli bitan. Dagoeneko salgai dagoz saio guztietako sarrerak hemen.

Saio bikotxak izango dira; lehen bueltan 12 saio izango dira, eguenetan eta barikuetan; bigarrenean, barriz, 8, zapatuetan eta domeketan. 74 bertsolari ibiliko dira kantuan, eta horreetatik 48 sailkatuko dira bigarren bueltarako. Ganera, aurton, saio bakotxaren ostean afari-meriendea atonduko dabe tokiko bertso-eskolek.

Lehenengo sailkapen saioa Eskoriatzako Zaldibar Aretoan izango da, arratsaldeko 19:00retan. Ondoko bertsolariek hartuko dabe parte:

  • Antton Fernandez Lasa.
  • Peru Aiartza Cajaraville.
  • Libe Goenaga Arrieta.
  • Asier Ibarguren Amondarain.
  • Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga.
  • Joar Garate Rueda.
  • Emaitz Murua Arzallus.
  • Jon Mata Etxaniz.

Gai-jartzaile lanetan, Iker Iriarte Iribar izango da. Eskuratu hemen Eskoriatzako saioko sarrerak.

Kontuak kontu, hurrengo saioak apirilaren 26an izango dira eta bietarako sarrerak agortuta dagoz: Zestoako zein Gabiriajko saioetarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu