June Aiestaran, nagusi Gipuzkoan

Bizkaie! 2024-04-15 08:16   Bertsolaritzea

Euskal Herriko finalerako txartela eskuratu dau.

Barikuan jokatu eben Gipuzkoako XLIV. Eskolarteko bertsolari txapelketako finala. June Aiestaran izan zan txapelduna eta Joanes Azpillagaz batera Euskal Herriko finalerako txartela eskuratu dau.

Lau kanporaketa jokatu ostean, ondoko hau izan zan Lasturreko finaleko seikotea: Kattalin Arabolaza (Xenpelar), June Aiestaran (GoiBe-Harituz), Sustrai Goenaga (GoiBe), Danel Etxeberria (Harituz), Joanes Azpillaga (Erniarraitz) eta Egiar Otegi (Xenpelar).

Horrezaz gan, idatzizko txapelketako irabazleak, Mara Albistur eta Kattalin Arabolaza izan ziran. Atontzaileek Lasturen egon zan giro aparta nabarmendu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu