J Martinak 'Negu Gorri' diskoaren bigarren aurrerapena kaleratu dau

Bizkaie! 2024-04-10 13:12   Musikea

Paktua izeneko abestia hain zuzen be.

J Martinak Negu Gorri diskoaren bigarren aurrerapena aurkeztu dau. Kizomba erritmoen laguntzinoagaz, pop elektroniko melodikoa eskaintzen dabe, bideoklip indartsuan.

Paktua abestian dezepzinoaren inguruko berbek kutsu erromantikoa hartzen dabe, gai sozialen eta personalen arteko giro anbiguo batean sartuz. Pop elektroniko melodiko eta barea, soinu sinpleetan intensidadea topetan dauena.

Ahotsen jokuek eta akordeek esangura melankoliko nabarmena emoten deutse abestiari. Berbeii jagokenez, esplizidadearen eta poetikotasunaren artean jolasten dabe.

Talde nafartar-bizkaitarrak 2020an kaleratu eban bere lehenengo kantua: Mundu zahar. Ordutik single asko atara ditu, 2022an Jaio Naiz Baina lan luzea kaleratu eben arte. Aurton, Negu Gorri diskoa kaleratuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu