Rekalde Aretoa itxita egongo da

Bizkaie! 2024-04-22 09:14   Kulturea

Urteko azken hiruhilekoan edegitea espero dabe.

Rekalde Aretoaren sarbide barria edegitzeko obrak martxan dagoz, eta horri esker, espazioa birmoldatu egingo da. Sarrera barria, Iparragirre kaletik izango da.

Obrak, gaur, apirilaren 22an, hasi dira eta aurtengo azken hiruhilekoan amaituko dirala aurreikusten da. Beraz, foru aretoa zarratuta egongo da.

Rekalde Aretoak erakusketa-instalazinoak barregituratuko ditu, Iparragirre kaletik sarbidea edegitzeko; esparruaren atzeko atea izango da sarrera nagusia, gaur egun biltegia dagoan tokia hain zuzen be. Ganera, foru aretoak hiru hamarkadako ibilbidea egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu