Gaztebi 2004. Smith & Migthy

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Musikea
Lehenengo aldiz Bilbon, Bristol uritik SMITH & MIGHTY kolektiboa izango dogu. Smith & Mighty taldeak sekulako eragina izan dau Bristol urian sorturiko sonoridade zehatzagaz, "trip hop" estiloagaz hain zuzen be. Honeek izan ziran lehenengoak, hau da, estiloa asmau ebenak eta hori gitxi ez bada, baita Massive Attack edota Portishead moduko taldeen musikea bideratu edo eragin ebenak be. Gaur egun, goi mailako musikari eta produktoree moduan azaltzen dira. Euren musikan, besteak beste, soul, funk, deep soul eta house estiloak igarri daitekez eta jungle ...

New Yorkerrak

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Musikea
Kirmen Uribe: - 'Poesian garrantzitsua da zer esaten dozun baina baita zelan esaten dozun'. - 'Diziplina artistikoen amankomuneko elementua sinpletasuna da'. - 'Norbere burua ispiluan begiratzearen eta hausnarketa prozesuaren ondorioa izan da proietu hau'. - Ni neu izaten itxi nau proiektu honek'. Ganerako proiektukideen eretxiak: - Mikel Urdangarin: 'Poemak kantu bihurtzeko erronkeagaz abiatu ginan, nota eta berba bakotxa buztartzeko eta zentzuz betetako beharra izan da gurea, esentzian musikala dan proiektu honetan'. - Rafa Rueda: 'Poesiaren barruan berez dagoan musikea azaleratzeko ahalegina egin dogu'. - Bingen Mendizabal: 'Mundu ...

'Mestijaia'. Mal de Ojo

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Bilboko Kafe Antzokiaren 8. urteurrena

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Musikea
Euskal artistentzat be txoko maitatua da eta, horren erakusgarri hor dagoz urteroko zitak Benito Lertxundi edota Ruper Ordorika moduko kantariekaz. Kafe Antzokiak zortzi urte honeetan apostu handia egin dau, Bilbon, Bilbo erdian hain zuzen euskerea indartzeko eta, gaur egun, egoerea zelan dagoan ikusita ahalegin guztiak behar-beharrezkoak dira. Euskaldunon bilgune eta erreferentzia bilakaturik, bai Bilboko euskaldunek zein Euskal Herri osotik hurreratzen diran guztiek euskeraz bizitzeko eta gozetako leku ederra beraz. Hau guztia ospatzeko gabobilaren 15ean arratsaldeko 19:30etatik aurrera jai berezia ...

Audience.'Second Handed'. Noizpop 2003

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Musikea
Gernikarren kantuek mundu erreal zein irudimenezkoa dakarre. Ry Cooder-en estilismoa edota David Lynch-ek bere filmetan azaldu leiken pultsua Audience-ek bere abestietan islatzen dau. 'Second Handed' diskoan talde baten eboluzino argia igarten da eta zer esanik ez, kontzeptu musikala eta batez be musikea aitzeko daben sensibilidadea. Gotzon Uribe

Kepa Junkeraren amesa: 'K' DVDa dendatan dagoeneko

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Musikea
Guztira, hiru ordu eta erdiko grabazinoa (zuzeneko kontzertua: 120 minutu) eta ganerakoa (beste 94 minutu). Testuak euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingeleraz entzun daitekez eta, gura izan ezkero, azpitituluekaz. Dendatan salgai daukazue dagoeneko 24-25 bat eurotan. Ez zarie damutuko. Bon

Michael Jackson: herri musikearen ikono

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Musikea
Azken egunotako pop munduko izar zuri-baltzaren inguruko saltsa hau guztia ez ete da izango AEBetako gobernuaren estrategiaren bat lar zabaltzea interesetan ez jakozan gai asko isilarazoteko?. Michael Jackson eta bere mundua kolokan dagoz eta asko izan dira munduan zehar Jacksoni babesa eta alkartasun mezuak helarazo deutsiezanak. Pentsetan hasi ezkero, zenbatetan egin dogu dantzan eta gustora dagoeneko klasiko bihurtu diran “Black or White” edota “Thriller” moduko abestiekaz?. Halan da guztiz be, beti iruditu izan jat persona bitxia, 'ilun' edo 'arraro' puntu ...

Asier Serrano: 'Ez dago gerrarik bako bakerik'

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Musikea
5. Oso oker ez bagagoz, diskoko kantuetako berbak Euskal Herritik kanpo idatzi zenduzan. Zergaitik? Lantzean behin behar izaten dot bai betiko girotik hanka egitea; disko honetako kantuak Kanadan idatzi nebazan. Urruntasunak maite dozunaren beste ikuspegi bat eskaintzen deutsu, urruntasunak dakarren hoztasunak gerora berotasuna emoten dau maite dozuzanak hur daukazuzanean. 6. Diskoaren grabazinoan Ander Izeta, Antxon Sarasua, Alberto Garzia eta Josu Monge izan dozuz lagun. Urtarrilean egingo dozuezan diskoaren aurkezpen kontzertuetan taldekide guztiek parte hartuko dabe? Bai, danak egongo dira nigaz ...

Rafa Rueda. 'Kea'. (Metak 2003)

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Musikea
Kontuak kontu, Coldplay, Jeff Buckley, Doves edota Manic Street Preachers gogoko dituan edonork gustoko izango dau Rafaren diskoa. Musikari moduan, Borja Barrueta baterian, David Gonzalez baxuan eta Joakin G. Pikaza kitarrajole lanetan ibili dira. Jonan Ordorikaren ardurea izan da produkzinoa Rafa Ruedagaz beragaz. Beste alde batetik, Ruper Ordorikaren kolaborazinoa be azpimarratzekoa da diskoan. Labur baina argi esateko pare bat gauzatxu: disko ederra, fina, mamitsua; diskoko 10 kantuetan izkutuko gauza asko topauko dozuez. Azkenik, gogoratu abenduaren 13an Altzako Kultur Etxean, 18an ...

Dj Axular: 'Musikea jarten ez eze, musikea sortzen oso gustora nabil'

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
4. AME zure estudioan ordu asko egin dozuz disko hau preparetan baina badakigu proiektu barrik be badaukazuzala buruan. Bai. Konposizinoan buru belarri sartuta nabil eta dagoeneko bideo eta dokumental batzuen soinu bandak egin dodaz eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Rutak dokumentalerako musikea be egiten nago. Horrezaz ganera, disko barrirako ideiak be buruan daukadaz bueltaka dagoeneko. Aurreratuko deutsut euskal musika tresna zaharrak sartuko dodazala (toberak, txalapartea marmolagaz...) eta jakina technoagaz nahastau, musika edo estilo ezbardina sortzeko gogoagaz. 5. Dj Axularren musikea zuzenean ...

Gaztebi, zirkuitu komertzialetik kanpoko musika taldeak Bizkaiko gazteentzat

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Oraingoz, pare bat kontzertu iragarri ditue baina 2004an zehar aukera gehiago egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Lehenengo kontzertua Chicagoko HIM rock taldeak emongo dau Basaurin, Basozelaiko Kultur Aretoan. Kontzertua zemendiaren 21ean, zapatuan izango da gaueko 21:00etan. Bigarren zita zemendiaren 23an izango da Bilboko Kafe Antzokian gaueko 21:00etan. Kasu honetan, Jazzanova eta Marcos Valle taldeakaz sekulako jaialdia preparau dabe. Musika elektronikoa eta bossa nova elektronikoa gustetan bajatzue ez eizue aukerea galdu. Gero gerokoak. Bizkaie!

'Sex & Roll' bildumea. Oihuka

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Euskal musikagintzako klasikotzat hartu geinkezan aitatutako kantu guztietan sexua eta rock & rolla buztarturik dagoz. Gotzon Uribe

Durangora begira, belarriak adi

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Kontuak kontu, hainbat gauza interesgarri topauko dozuez Durangoko azokan burua sartu ezkero. Euskal Herriko disketxeen produkzino musikala oparoa dala argi dago nahiz eta salmentak hain potoloak ez izan; dana dala, zeozelako sormen musikala badagoala egon esan daiteke bildur barik bai gazteei zein helduei zuzendutako proposamen ezbardinetan. Horrezaz ganera, badakizue liburu eskaintza be kontuan hartzekoa izaten dala abenduan, aurten 4tik 8ra bitartean. Azkenik, esan gurako neuke azoka egunetan gau giro aparta egoten dala Durangoko kale eta tabernetan. Ez eizue hutsik egin ...

Elliot Smith. Bihotz bakartia

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Musikea
Arrakastearen ondoren, zenbait urte pasauta, bere lekura, bere zirkuitora bueltau zan Elliot, bere izate naturalera. Aitatu behar dogun bigarren diskoa 'Figure 8' dogu, pop-folk doinuak biltzen dituana, bere nortasuna ezagutarazoten deuskun estiloa, betiko pop doinuak folkagaz maisutasunez buztartu izan ditualarik. Abestiak ederrak dira eta era berean ozpinak, hori bai, beti be diskurtso musikal propio baten jaube izan da eta argumentuz ondo jantzia. Elliot Smith-ek gitxik egiten daben moduan, sakon dominetan zituan pop klasikoaren egiturak eta moldaketak be, piano, soka zein ...

Miss Kittin. Radio Caroline Vol I.

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Musikea
Gaur egun, europa osoan emonaldi ugari eskaintzen ditu dj moduan eta baita zuzenean be; jarraitzaile ugari dauka. Azken buruan, esan behar deutsuet bere zuzenekoak ikusgarriak dirala, bai abestiak nahasterako orduan erakusten dauen trebeziagaitik eta bardin azaltzen dauen jarrera eta estetika kontuengaitik. Zapatu gau ezbardina Europako edozein uri modernotan pasetako soinu banda egokia. Gotzon Uribe

Oreka TX taldea Indian

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Musikea
Oreka TX taldearen historia laburra 1997an Harkaitz Martinez eta Igor Otxoak txalapartari bikotea osatu ebenetik, txalapartaren inguruko proiektu eta formazino ezbardinetan ibili dira. Perkusinoko musika tresna honek lotura zuzena dauka euskal nortasun kulturalagaz eta, esangura horretan, antxinako txalapartan hausnartuz, Oreka Tx taldeak beste erritmo eta timbre batzuk landu ditu harria, metala eta bestelako materialak erabiliz, beti be, bide barrien bila; zeozelan, musika tresna hau gaurkotu egin dabe sonoridade harrigarriak lortuz. Kepa Junkera trikitilariaren bandan sartzeaz batera, bilbotarraren zuzenekoaren ezaugarri oso ...

Womex 2003: Sevillan

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Musikea
Euskaldunak sevillan Euskal musikearen industrian dabiltzan hainbat enpresa hurreratuko dira Sevillara, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak orain urte batzuk martxan jarritako 'Euskadiko Soinuak' programearen barruan. Pasa dan irailean Mercat de la Musica Viva de Vic jaialdian egon ondoren, oraingoan Sevillara joango dira eta 2004ko urtarrilean Cannesen egiten dan MIDEM jaialdian be izango dira. Sevillara joango diranen artean, izen batzuk aitatzearren, hona hemen batzuk: euskal disketxeen artean: Gaztelupeko Hotsak, Brixton records, Two Bascos,…; kontratazio agentziak: Radiation Tours, Serrano produkzinoak,…; jaialdietako ordezkariak: Bilbo ...

Neil Young & Crazy Horse. 'Greendale'

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Musikea
Ingalaterrako hainbat musika kritikarik gogor kritikatu arren, Neil Youngen lan barria, nik esan behar dot Kanadako kantariaren beste disko zoragarri bat dala, istorio barri eta abesti hunkigarriekaz ondo betea. Gotzon Uribe

Noizpop: aro modernoen soinu banda

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Musikea
Audience gernikarren bigarren diskoa izango da eta Sonic Youth, Jon Spencer, Velvet Underground edo Nick Cave handiaren arteko sonoridadea buztartuz, zinema kutsua azaltzen dauen diskoa grabau dabe. Taldearen curriculumean 'Bilbo Hiria' pop-rock lehiaketan saria irabaztea daturik azpimarragarriena da, baina Radio 3-eko maketa lehiaketea be irabazi dabe. Benicassim-eko jaialdian parte hartu dabe eta joan dan maiatzean Bartzelonako Primavera Sound jaialdi erraldoian sekulako arrakastea izan eben. 'Second Handed' urriaren zortzian aurkeztuko da eguerdiko ordubatetan Bilboko Power Records disko dendan. Bertan taldeko zenbait ...

Edwin Moses. 'Love Turns You Upside Down'. Siesta.

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Musikea
Aitagarria, Madrileko Siesta Disketxearen bigarren diskoa dala hau. Bide batez, gogoratu, EDWIN MOSES taldea urriaren 3an Bilboko Azkena aretoan izango dala zuzenean eta hurrengo egunean, urriaren 4ean, Iruñeko Las Caballerizas aretoan. Guztiz gomendagarria. Joateko aukerea izan ezkero, joan, eskertuko deustazue. Gotzon Uribe