Mercat de la musica viva de Vic

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Deluxe. 'If things were to wrong'. Mushroom Pillow 2003

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Literaturea eta rock-a buztarturik

Bizkaie! 2003-09-01 00:00   Musikea
Nire uste apalean, liburu sano gomendagarria rock-a maite daben guztientzat. Liburuko pasarteen artean, hona hemen bat: “Paul-ek asteak eroiazan reggae erritmo bat lantzen bere baxuarekin. Estudiora heldu bezain pronto, egunero joten eban. Laster ikasi eben besteek be. Akorde ezbardinak probatuz, ensaio edo entrenamantuetan hasi ziren. Letra eta guzti dauka –esan eban Paul-ek egun batean. Probau gura dozue ia zer pasetan dan?. Berehala, Joe-ri letra zati bat emon eutson orri batean. Ez, abestu eizu zeuk. Baina nik ez dakit abesten. Kantau ...

Azkena Rock Festival 2003

Bizkaie! 2003-08-15 00:00   Musikea
Esan daigun, euskeraz kantetan daben euskal talde bi izango doguzala taula gainean, biak oso interesgarriak. Batetik, Petti beratarra talde osoagaz, Neil Young, Steve Earle edota Mark Laneganen estiloan maisutasunez dabilen bakarlaria eta zuzeneko sendoa azaltzen dauena. Bestetik, Zein? talde bilbotarra be izango da, lehenengo diskoa plazaratu dabe oraintsu eta euren musikan argi ikusten da rock electrikoaren eragina, izan be, kitarren tradizinoa lantzen dabe. Danetara, jaialdiak punk-rock doinuak batzen ditu eta baita tradizino countrya, folka eta sustraidun musikea aurkezten daben taldeak ...

Bilboko 25. Aste Nagusia: musikea bazter guztietan

Bizkaie! 2003-08-01 00:00   Musikea
Azken buruan, Bilboko taldeek be eukiko dabe euren txokoa alde zaharreko Unamuno plazan; bertan Split 77, Zein?, Sativa, Bosco el Tosco, Young Talent Show edota Zodiacs moduko taldeak igoko dira taula gainera. Horrezaz ganera, konpartsek eurek be egitarau potoloa preparau dabe; aurten, Algara konpartsak, Askapeñak eta Pa…Ya!-k euren txosnak Bailen kalean ipiniko dabez eta, dinogun lez, alkarregaz musika egitarau indartsua aurkeztu dabe. Aste osoan zehar, talde eta musikari ugari izango dira bertan kontzertuak emanez, besteak beste, Gatibu, Betagarri, Fundacion ...

Musikea sarean

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Musikea
Dinogun lez, azaltzen jakuzan aukerak ugari dira, musika kanal asko dagoz eta mundu osoko bazterretatik datozen abestiak entzun daitekez. Horrezaz ganera, musika estilo zehatzagoetan sartu gura izan ezkero, diru kopuru baten truke mundu magikoan sartuko gara. Web bete-betea da, musikearen inguruko zehaztapen guztiekaz eta, ganera, loturen bidez, beste talde edo artisten web orrietara edo musika informazioa eskaintzen daben datu baseetara salto egiteko aukerea emoten jaku. Esandako moduan, udarako freskagarri lez eta derrigor ordenagailuaren aurrean orduak emon behar doguzanontzat aukera parebakoa ...

Mendebala: Galizia, Asturias, Kantabria, Gaskonia eta Euskal Herriko kultur adierazpenen bategitea

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Musikea
Mendebala Jaialdiaren eskaintza nagusia musikea izango da baina ez bakarra. Egitarauan bariku eta zapatu gauetako kontzertuak izan daitekez erakargarrienak: garagarrilaren 4an, barikuan gaueko 22:30etatik aurrera: SALTABARDALES (Kantabria), GADALZEN (Gaskonia), TAPIA ETA LETURIA (Euskal Herria) eta DIXEBRA (Asturias) taldeak izango dira Sopuertan, Santa Ana zelaietan; garagarrilaren 5ean, zapatuan bigarren gau musikala: TEJEDOR (Asturias), LUAR NA LUBRE, XOXE MANUEL BUDIÑO (Galizia) eta BRIGANTHYA (Euskal Herria) taldeakaz Santa Ana zelaietan. Dana dala, bestelako ekitaldi batzuk be egongo dira, besteak beste, gaita eta ...

Bilbao Tropikal 2003: Maria Creuza, Faudel, Bouhia, Los de Abajo, El Combo Linga, African Simba, Earl16 eta Basque Dub Foundation

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Musikea
Aurten, Jaialdiko egun bakotxak erritmo zehatzak izango ditu ezaugarri: lehenengo egunean, hau da, garagarrilaren 10ean, eguenean Brasileko Bossa Nova erritmoakaz gozetako aukerea emongo deusku Maria Creuzak; hurrengo egunean, barikuan Rai musikearen txandea izango da eta antolatzaileek pare bat talde kontratau dabez: 'Faudel' frantziar-argeliar abeslaria, rap eta funk doinuak eta bestelako erritmo batzuk buztartzen dituana eta 'Bouhia' bertoko taldea, Euskal Herriko eta Afrika iparraldeko kideez osotutako taldea hain zuzen be. Garagarrilaren 12an erritmo latinoak jorratzen dabezan beste talde bi izango dira ...

Euskal Inter Musika 2003 Lekeition

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Musikea
Gorago aitatutako kontuen harian dator Euskal Inter Musika Jaialdia eta sekulako kartela edo egitaraua preparau dabe: Lehen eguna, garagarrilaren 26a izango da eta bertan hiru talde pasauko dira eszenatokitik. Alde batetik, Bilboko SPLIT 77 taldea, egun Euskal Herrian dagoan talderik interesgarrienetarikoa eta nazinoarte mailan benetako proiekzinoa dauena; horren erakusgarri, pasa dan hilebetean, Eskoziako Aberdeen uriko Go North 2003 jailadian eskainitako kontzertua; horrezaz ganera, Ingalaterrako MUSIK WEEK aldizkariak Split 77 taldearen abesti bat sartu dau disko bilduma baten Ingalaterrako beste musika ...

Rolling Stones Bilbon. Klasikoetan klasiko

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Musikea
Abesti klasikoak. Kontzertu batetik bestera gorabeherak edo aldaketak izan daitekez kantu zerrendeari eta kantuen ordenari jagokenez baina huts handirik ez dogula egingo pentsetan dot. Hainbat kritika entzun izan doguz Rolling Stones-en inguruan, bakotxak berea dauka jakina baina nire uste apalean, gaur egun oso talde gitxi dagoz beterano honeen abestien kalidadea gainditu leikienak. Eta hori, sarritan, nahikoa izaten da. Ni neu, bertan egongo naz, ezelako konpleju barik. Ganera, ez dogu ahaztu behar aurretik The Pretenders taldearen kontzertuagaz gozetako aukerea izango dogula ...

Getxoko Blues Jaialdia, bagilaren 13tik 15era bitartean

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Musikea
Arima Beltza taldearen udako egitaraua - ARIMA BELTZA. Arabako Ollon. Bagilaren 8an, domekan (Araba Euskaraz). - ARIMA BELTZA + ÑACO GOÑI Y LOS BLUESCAVIDAS + RAIMUNDO AMADOR. Getxoko Blues Jaialdia. Algortako Portu Zaharrean, bagilaren 13an, barikuan, gaueko 21:30etan. - ARIMA BELTZA + KOKEIN. Bilboko Kukutza Gaztetxean. Bagilaren 28an, zapatuan, gaueko 22:30etan. - ARIMA BELTZA. Eibarren, Amaña Auzoko Jaiak. Garagarrilaren 5ean, zapatuan. - ARIMA BELTZA. Arrasateko Ferreria Plazan. Garagarrilaren 18an, barikuan. Bizkaie!

Uek (Ganbaratik)

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Musikea
1. Zelako kontzertua izan zan 24koa Ondarrun?. Lezokoaren ondoren, zer? Etxean, Ondarrun sekulako giroa egon zan eta aretoa jentez ganezka. Ondarroakoa diskoa aurkezteko lehen kontzertua izan zan eta dinotsudan lez, oso gustora geratu gara. Lehen diskoko kantu batzuk be jo genduzan eta oraindino argitaratu bako beste kantu batzuk be bai; soinua eta proiekzinoak primeran eta jentea bolkata, zer gehiago behar dogu ba?... Lezokoa bigarren aurkezpen kontzertua izango da eta gero atsedenaldi txikia hartuko dogu irailera arte, gitxi gorabehera; tarte horretan ...

Udabarriagaz batera disko barriak gurean

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Musikea
Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigilu emonkorrak disko ugari jarri ditu kalean azken hilebeteotan. 'Gauak, neskak eta maletak' izenburukoa da Txuma Murugarren kantariak plazaratu dauen bere hirugarren lana. Abesti finak, doinu lasaiak eta kalidadezko musikariak entzun daitekez Sasoi Ilunak taldeko kantari zanaren lan barrian. Bizkaiko kostan, Ondarroan hain zuzen be, Etsaiak taldean ibilitako KEU gitarrajolearen bigarren diskoa dogu. UEK deitzen dan proiektuagaz azaltzen dau bere burua. 'Ganbaratik' da diskoaren izenburua eta bertan musika elektronikoa, hip-hop doinuak, free jazz-a, gitarren indarra eta era ...

BAR (Bilbao Accion Rock)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Musikea

Euskal Herria Zuzenean 2003

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Musikea
Aurtengo mezua: euskerearen eta euskal kulturearen kontrako erasoak salatzea Euskal Herria Zuzenean 2003 Jaialdiaren aurkezpenean, Piztu Alkarteak Egunkariaren zarratzea salatu eta sortuko dan egunkari barriari laguntza ekonomikoa emongo deutsiela aurreratu dau. Igazko jaialdiaren diru irabaziak ondoko talde edo alkarteetara bideratu dabez: jaialdiak lehenengo aldiz atzerriko alkarte bat lagundu dau: Maliko Bourem herriko emazteen alkartea hain zuzen be. Horrezaz ganera, Aldudarrak alkarteari be diru-laguntzinoa emon deutsie tokiko telebista proiektu bat aurrera atara ahal izateko. Nerurri txikiagoan baina ondokoak be lagunduko dabez ...

Nina Simonek agur

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Musikea
Panteras Negras taldeko kidea izan zan Nina Simone eta lehen protesta kantua 'Mississipi goddamn' 1963an sortu eban Medgar Evers-eko eta Alabamako Birminghaneko eskolan lau ume baltzen hilketen ondoren. Urte batzuk beranduago sortu ebazan 'Four women' (1966), 60. hamarkadako burruka zibilen ikur bihurtu zana eta 'Young, gifted and black' afroamerikarren ereserkia. Arrazismo kontuez eta diskoetxeakaz eta gobernuaren zergakaz kokoteraino, 1974an Nina Simone bidaiari amorratu bihurtu zan eta Barbados, Liberia, Suitza, Paris, Holanda eta Frantzian zehar ibili zan. Azken urteotan Marsella ondoan ...

Garagarrila jazzaren hilebetea Euskal Herrian

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Musikea
- Getxoko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 2tik 6ra). - Gazteizeko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 17tik 19ra). Gazteizeko Jazzaldiko egitaraua, baieztapen batzuen faltan, ia-ia atonduta dago. Aurten, honako interprete eta barrikuntzak ekarriko ditu Gazteizeko zitak: parte-hartzaileen artean, Pat Metheny Quintet, Wynton Marsalis Septet eta Diana Krall azpimarratuko geunkez eta barrikuntzen artean, barriz, New Orleans Jaia eta Hegoafrikar Gaua. - Donostiako XXXVIII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 24tik 29ra).

Musika jaialdi erraldoien aroa

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Musikea
Makrojaialdien sukar hau Doctor Music eta Festimadegaz hasi zan Oso oker ez banago edizino gehien dituana Festimad da eta kontutan hartu behar da lehenengo aldiz egin zanean, antolatzaileek duda-muda asko azaldu zituela jaialdiaren jarraipenaz, batez be, arazo ekonomikoak eta zorrak aitatuz. Zelan aldatzen diran gauzak! Euskal Herrian, Arrosa eta Rockazokagaz pasau dan legez, Espainian gauza bera pasau zan lehenengo bi makrojaialdiakaz. Festimadek urtero urtero antolatzea lortu badau be, Doctor Music jaialdiak gorabehera handiak izan ditu. Lehenengo edizinoak jente kopuruari jagokonez ...

Euskal kulturea New Yorken, zergaitik ez?

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   Musikea
Azken egunak (kontzertuak, museoak, bisitak..) Islandiako Sigur Ros taldea Radio City Hallen ikusteko aukerea izan neban eta kriston inpresino ona eragin eustan. Beharbada, egunen batean izango dogu horren ganeko hausnarketa sakona egiteko aukerea. Hurrengo emonaldi biak Kirmen, Mikel eta Elizabethek egin zituen Bingen eta nire laguntzino barik. Poemak normal irakurten ziran eta Mikelek 'A capella' kantetan eban. Biak egun berean izan ziran, lehenengoa Greenwich Villageko 326 Spring Streeten eta bigarrena, Cornelia Street Cafe ospetsuan. Emonaldi honetan, New Yorkeko beste poeta ...

Bilbo Hiria XV. Pop-Rock Lehiaketea (zezeilaren 27tik bagilaren 12ra)

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Musikea
Hona hemen egutegia: Pop-Rock Martiak 20: - Cordura (Bizkaia, gonbidatuak). - Ligre (Alicante). - Airun (Girona). Martiak 27: - Happening (Valladolid). - Pleasure beach (Erresuma Batua). - El menton de Fogarty (Bizkaia, gonbidatuak). Apirilak 3: - Jane Doe (Bizkaia, gonbidatuak). - Shiver (Irlanda). - Flint (Bartzelona). Apirilak 10: - Addiction (Bizkaia, gonbidatuak). - Brimstone (Norvegia). - Electricats (A Koruña). Apirilak 24: - Tokio sex destruction (Bartzelona). - Outback (Lleida). - Thee suckin’dicks (Madril). Maiatzak 8: - Oud&lone the sound dealers (Kantabria-Bizkaia). - Honcho (Norvegia). - Mist (Holanda). Maiatzak 15: - Zein? (Bizkaia, gonbidatuak). - Bad machine (Finlandia). - Camping ...