VI. Dokumentazino Jardunaldiak Leioan: 'Informazinoaren komunikazinoa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea'

Bizkaie! 2013-04-19 11:59   jardunaldiak

EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Kazetaritza Sailak antolatuta, Informazinoaren komunikazinoa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea izenburupean antolatu dan seigarren edizinoa apirilaren 22 eta 23an izango da Leioan.

EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Kazetaritza Sailak antolatuta, Informazinoaren komunikazinoa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea izenburupean antolatu dan seigarren edizinoa apirilaren 22 eta 23an izango da Leioan.

Jardunaldion edegite saioan, Carmelo Garitaonaindia. Bizkaiko Campuseko Errektoreordea, Alfonso Unceta, Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Dekanoa eta Begoña Zalbidea, Kazetaritza Saileko Zuzendaria izango dira.

Astelehenean eta martitzenean izango diran berbaldi eta tailerren artean, besteak beste, ondokoak nabarmendu daitekez: Kazetaritzaren era berriak: datuen eta jarioen kudeaketa; Liburutegi digitalak; Open Data Euskadi: datuetan oinarritutako kazetaritza; Gradu amaierako lanak: ADDI eta beste biltegi digital batzuk.

Dokumentazino Jardunaldiotan Bertsozale Alkartearen Xenpelar Dokumentazino Zentroak be hartuko dau parte; bertan, bertsolaritzearen sare dokumentalari buruz egingo dau berba Nere Erkiaga, Xenpelar Dokumentazino Zentroko koordinatzaileak. 1991n sortu eban Bertsozale Alkarteak Xenpelar Dokumentazino Zentroa (XDZ), bertsolaritzearen ondarea batu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntzea bultzatzeko helburuagaz. Bertsozale Alkartearen sailetako eta herrialdeetako egitasmoei esker eta alkartearen inguruko bertsozaleen bidez osotzen da urtez urte Xenpelar Dokumentazino Zentroak batu eta eskaintzen dauen ondarea.

Jardunaldiotan bertsolaritzearen ondarearen inguruko ezagutza eta BDB Bertsolaritzearen Datu-Basearen inguruko azalpenak eskaintzeaz gan, egungo digitalizazino eta internet bidezko gizarteratze lanetan dagozan aukeren eta oztopoen inguruko hausnarketea zabalduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu