PuntuEUS Fundazinoak .eus domeinua zabaltzeko kanpaineari ekingo deutso

Bizkaie! 2015-09-14 12:02

PuntuEUS Fundazinoak euskal komunidade linguistikoa interneten ordezkatzen dauen .eus domeinua zabaltzeko kanpainea jarriko dau martxan datorren martitzenean, irailaren 15ean, #markatupuntueus goiburupean. Helburua da domeinua gizartean errotzea sarean geroz eta gehiago ikusi daiten.

PuntuEUS Fundazinoak euskal komunidade linguistikoa interneten ordezkatzen dauen .eus domeinua zabaltzeko kanpainea jarriko dau martxan datorren martitzenean, irailaren 15ean, #markatupuntueus goiburupean. Helburua da domeinua gizartean errotzea sarean geroz eta gehiago ikusi daiten.

Dagoeneko 4.000 domeinutik gora dagoz erregistrauta, baina PuntuEUS Fundazinoak ahalegin bat egin nahi dau oraindino, domeinua eskuratu ez daben enpresa, establezimendu, erakunde edota kultur taldeak animau daitezan haren aldeko apustua egitera.

Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez, .eus domeinua erregistretako baldintza bakarra da webgunean edukien zati bat euskeraz izatea edota, euskeraz izan ez arren, euskereari edo euskal kultureari buruzko edukiak izatea.

Parte hartzeko prozesua sano erraza da: aukeratu .eus izatea nahi dozun zure inguruko enpresa, denda, erakunde, alkarte, kirol edo musika talde bat. Bere izena edo markea azaltzen dan edozein euskarriri argazkia egin (errotulua, txartela, ibilgailua, poltsea, iragarkia, kartela, erropea...).

Ondoren, etiketau argazkia ondorengo traolea erabiliz: #markatupuntueus eta argitaratu ondorengo sare sozialetan: Facebook/MarkatuPuntuEus orrialdean; zure Twittereko kontuan; edota zure Instagrameko kontuan. Astero boto gehien jaso dituan argazkiaren egileari Samsung Galaxy tablet bat erregalauko jako eta, horrezaz aparte, PuntuEUS Fundazinoak parte hartu daben guztien artean nekazal etxe batean asteburuko egonaldia zozketatuko dau bi lagunentzat!

Lehiaketa-kanpainea irailaren 15etik urriaren 15era egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu