Zemendiaren 17an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen-emotea

Bizkaie! 2015-11-11 09:34   Bertsolaritzea

Taldeak adostuta, ondokoa izango da egiturea: udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean; eta udagoieneko fasea: urritik abendura. Kontuak kontu, udabarriko fasean izena emoteko epea zemendiaren 17an zabalduko da, eta zemendiaren 30era arte luzatuko da epea.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen-emote epea zemendiaren 17tik 30era egongo da zabalik. Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen talde antolatzailea hasita dago 2016ko Txapelketearen antolakuntzeagaz. Taldeak adostuta, ondokoa izango da egiturea: udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean; eta udagoieneko fasea: urritik abendura. Kontuak kontu, udabarriko fasean izena emoteko epea zemendiaren 17an zabalduko da, eta zemendiaren 30era arte luzatuko da epea.

Izena emoteko bideak hurrengoak dira: bizkaia@bertsozale.eus e-posta helbidera idatzita edota 94 681 27 11 telefonora deituta.

Inoiz finalista izan diranak udagoieneko fasean sartuko dira eta horreentzako izena emoteko epea maiatzean zabalduko da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu