Derecho a no saber

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2008-11-05 11:34

Eta euskerarik ez jakiteak nori egiten deutso kalte? Eta mesede?

Orain dala hogeita bost urte, D ereduak ikasleen gitxiengoa batzen eban; A ereduak, ostera, gehiengo zabala. Gaur egungo egoerea oso da bestelakoa. 2008-09 ikasturteko haur hezkuntzako behin-behineko datuei erreparetan badeutsagu, esate baterako, D ereduak ikasleen % 70,2 hartu dau; B ereduak % 24,5 eta A ereduak % 4,8, hurranez hurran. Gauzak holan dirala, aurreko ikasturtearen aldean A ereduak maila eta eredu horretan ikasten eben ikasleen % 9,6 galdu dau. Inguruabar horretan, ama-hizkuntzan, etxeko-hizkuntzan hobeto esan, euren seme-alabak hezi daitezan nahi daben gurasoak oldartzen eta zalapartea antolatzen ari dira. Jarrera horren atzealdean alderdi (alderdi popularra, nagusiki) eta hedabide jakin batzuen interesak dagoz argi eta garbi.

Halanda ze, seme-alabak etxeko hizkuntzan heztearen alde dagozan gurasoek gaztelaniaren defentsa sutsua egiten dihardue, ez dabe helburu bardinkiderik lortu nahi gaztelaniaz eta euskeraz, besteren artean, 82ko Euskerearen Legean edota 1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legean xedatutakoa etorkizunean beteteko urratsak egin daitezan oztopoak jarriz. Nekez uler leiteke, bestela, euskereari jagokonez gitxienekoak beteteko ez-gauza dan A eredua birformulatzearen edo gainditzearen kontra egotea. Hizkuntza kontuak albo batera lagata, familia batek erabagi ete leike bere haurrek idazten edo irakurten ez jakitea? Edo atzerriko hizkuntza bat, gitxienez, ez ikastea? Erabagi ete leike matematika-arloan batuketarik edota kenketarik egiten ez jakitea? Hau da, DERECHO A NO SABER ezartzea ez eze , gurasoen eskubidea be ba ete da? Bada, horixe da alderdi batzuen nahieraren altzora guraso batzuek bilatzen dabena, euren seme-alabek euskerarik ez jakitea, ez jakitea xedeetan zehaztutako beste, gitxienez. Eta euskerarik ez jakiteak nori egiten deutso kalte? Eta mesede?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu