Lehen Hezkuntzan interneten erabilerea txertatzeko ardurea irakasle gitxi batzuen gan ixtea 'arriskutsua' izan daiteke

Bizkaie! 2011-03-04 13:30

Lehen Hezkuntzan interneten erabilerea txertatzeko ardurea irakasle gitxi batzuen gan ixtea arriskutsua dala ohartarazo dau Jon Altuna psikopedagogoak bere tesian. Donostiarrak zorrotz aztertu dau eskolea 2.0 fenomenoa bere tesian; hain zuzen be, Interneten eta Informazino eta Komunikazino Teknologien (IKT) erabilerea eta integrazino-maila Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan zelangoa dan ikertu dau.

Lehen Hezkuntzan interneten erabilerea txertatzeko ardurea irakasle gitxi batzuen gan ixtea arriskutsua dala ohartarazo dau Jon Altuna psikopedagogoak bere tesian. Donostiarrak zorrotz aztertu dau eskolea 2.0 fenomenoa bere tesian; hain zuzen be, Interneten eta Informazino eta Komunikazino Teknologien (IKT) erabilerea eta integrazino-maila Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan zelangoa dan ikertu dau. Tesiaren izenburua Interneten integrazioa Ingurunea irakasgaiaren didaktikan, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan: ikastetxe baten aukerak eta egoeraren analisia da eta UPV/EHUn defendatu dau.

Jon Altunak tesian beste ondorio batzuk be atara ditu; esate baterako, Lehen Hezkuntzan IKTak tresna didaktiko legez txertatzeak aldaketa positiboak dakarzala, irakaslearen nahiz ikaslearen rolari jagokonez. IKTek Hezkuntzarako aukera handia eskaintzen badabe be, ikertzaileak azpimarratu dau faktore askok mugatu dabela Internet txertatzea. Faktoreak, besteak beste, astero eskaintzen jakon denpora-tartea, hornidura teknologiko eta informatikoa, internetera sarbidea eta konexinoa, ikastetxearen curriculuma eta, batez be, irakasleen ezagutzea, trebakuntzea eta inplikazinoa dira, azaldu dau.

Aitatuako azken faktore horri jagokonez, Altunak tesian nabarmentzen dauenez, joera dago ordenagailuetan aditutzat jotzen diran irakasleen gan ixteko IKTak eskolan txertatzeko ardurea”. Altunak ohartarazo dau jokabide hori arriskutsua dala. Holan jarraitu ezkero gainontzeko irakasleak ez dira trebatuko, eta IKTak eta Internet aplikatzeko ezgai jarraituko dabe euren irakasgaietako jardueretan. Tesian jaso dauenez, irakasleek beharrezkoa dabe IKTen alorreko orientazino pedagogikoari eta barrikuntza didaktikoari jagokozan jarduerak ezagutu eta praktikan ipinteko aholkularitzea jasotea.

Altunak ez dau irakasleen inplikazino falta bakarrik aitatu, umeen gurasoena be kontuan euki dau. Tesian azaltzen danez, familiek badaukie interesa umeek internet eta IKTak tresna didaktiko legez erabilteko, baina eurek be ardura gehiegitxu ixten dabe eskolearen gan. Ikertzaileak dino senideek be orientazinoa behar dabela; izan be, seme-alabek internet zelan erabilten daben jakiteak arduratu egiten ditu, baina ez dakie zer egin arazo horren aurrean.

Azken batean, psikopedagogo donostiarraren tesiaren arabera, interneten eta IKTen erabilereak parte-hartzea eta alkarlana sustatzen ditu eskolan; ikasketa-eredu konstruktibistagoak, sozio-konstruktibistagoak, eta konektibistagoak ere indartzen lagundu leike.

Jon Altuna Urdin (Donostia, 1973) Kudeaketa Informatikako teknikaria da, Gorputz Heziketako irakasle titulatua eta Psikopedagogian lizentziatua. Iñaki Dendaluze Segurola doktorearen zuzendaritzapean idatzi dau tesia. Zortzi urtez ikastetxe batean egindako kasu-ikerketa batean dago oinarrituta bere tesia. Ikastetxe horretan IKT-jarduerak txertatu ziran Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailatan, Ingurunea irakasgaian. Altunak 837 ikasleren, 134 irakasleren eta 190 familiaren datuak jaso zituan ikerketa osotu ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu