Bizkaiko 14 eta 16 urte bitarteko 200 eskaut Morgan izango dira astegoienean

Bizkaie! 2023-02-10 09:32   jardunaldiak

Ingurumenari jagokon Boluntariotzearen jardunaldian parte hartuko dabe.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak ingurumenari jagokon boluntariotzearen ganeko jardunaldian parte hartuko dabe zapatuan, zezeilaren 11n, Morgan. 

10 urtez Ingurumen-Boluntariotzea Jardunaldi hau egin ondoren, hamaikagarren edizino hau Eskautak Basoak berbideratuz goiburupean egingo da. Naturari laguntzen deutsagula kontzientzietea dau helburu baina ez gara 
salbatzaileak, natureak baso lez hazten baitau bere burua, miloeka urtez egiten dauen legez. Eta naturea bera oinarrizko esparrua da eskaut gaztetxoak hezteko eta, horregaitik, ekintza honetan, Bizkaiko eskautek kanpora urten gura dabe, jardun, aire libreaz gozau eta mundua topau eben baino apur bat hobeto ixteko aprobetxau.

Aurten be Lurgaia Fundazinoagaz alkarlanean ibili dira. Fundazino honen ardurak dira natura-ondarea eta biodibersidadea kudeatzea eta iraunarazotea. Egunaren amaieran, jarduera bat egingo dabe, eguneroko bizitzan eta eskaut kanpamentu batean dituen ohiturak aztertuz eta bost GJH-gaz konparatuz (garapen jasangarrirako hamazazpi helburuetatik bost hautatu ditugu konparaketea egiteko), horreek zelan hobetu ikusteko eta ingurumenari ekarpen indibiduala eta kolektiboa egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu