Sustrai Goenagak irabazi dau hirugarren saioa

Bizkaie! 2024-03-18 09:49   Bertsolaritzea

Azken kanporaketea martiaren 22an jokatuko da Oiartzunen.

Sustrai Goenagak irabazi dau Gipuzkoako Eskolartekoen hirugarren saioa, finalerako txartela eskuratuz. June Aiestaran eta Kattalin Arabolaza bertsolariegaz batera izango da Lasturen jokatuko dan finalean.

Sustrai Goenaga Intxausti irabazleagaz batera ibili ziran kantuan Amets Zubizarreta Etxaniz, Aratz Arzelus Aranburu, Maddi Lasa Ormazabal, Araitz Ramos Irazusta eta Haritz Murua Gutierrez.

Azken kanporaketa saioa Oiartzungo Giriza Alkartean izango da, martiaren 22ean, arratsaldeko 20:00etan. Kantauko dabenak: Egia Otegi, Julen Olaizola, Lide Arregi eta Danel Etxeberria.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu