Bermeori buruzko Behe Erdi Aroko dokumentuak izango ditu ikusgai erakusketak, hainbat artxibotatik ekarriak, eta aukera emango digu testuinguru jakin horretan kokatzeko Erdi Aroko Bermeoren alderdi nagusiak.
Lehengo aldiz, uribilduari buruzko dokumentu nagusietariko batzuk ikusi ahal izango dira Bermeon, pergaminoetan aurkeztuta. Horrezaz gan, erakusketan izango diran paneletako testu eta irudien bidez, aukerea izango da sasoi haretan Bermeok izan eban bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gitxi aztertu dan garai baten barri izateko.
Erakusketeagaz batera, beste jarduera batzuk be egingo dira. Jarduera guztiak doban izango dira.
Erakusketa hau 2022an museoan aurkeztutako Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen legez planteau da.
1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen dau eta Euskadiko arte-hezkuntzearen instituzionalizazino-prozesuei erreparetan deutse.
Zezeilaren 2tik irailaren 1era.
Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Vergara.
Erretratua: Mikel Eskauriaza, Risveglio. Despertar en el museo, 1990 (1990-2018). Artium Museoaren bilduma. Artistearen adeitasunez.
Proiektuak artea eta naturea lotzen ditu proiektu birtual, sentikor eta interaktiboetan erabilten diran teknikarik barritzaileenakaz. Erakusketeak, 18 lanez osotua, horreetako asko instalazino interaktiboak, zientziaren eta teknologiaren arloei jagokezan kontzeptuak lotzen ditu, hau da, fisika kuantiko eta sistema konplexuen teoriatik hasi eta genetika molekular, nanozientzia eta bizitza artifizialeraino.
Aurten, XX. mendearen bigarren erdiko euskal artearen barritzaile nagusietakoa izandako Néstor Basterretxearen mendeurrena ospatuko da. Eskultore ezaguna da eta, horrezaz gan, diseinu industrialagaz eta arkitektureagaz lotutako proiektuak landu zituan.
Bilboko Museoak diziplina horreetan egindako ekarpenari buruzko lehen erakusketa monografikoa dakar eta, horretarako, ehun pieza baino gehiago batu ditu.
Komisarioak: Peio Agirre, Pedro Feduchi eta Pedro Reula.
Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak 50 film eta 120 proiekzino baino gehiago eskainiko ditue apiriletik irailera bitartean Klasikoak programearen bitartez: klasiko zaharrak zein modernoak izango dira ikusgai, pelikula ospetsuak zein ahaztutakoak. Klasikoak markeagaz batzen da zaharbarritutako hamabi filmez osotutako zikloa. Apiriletik bagilera bitartean, Euskadiko Filmategiak Klasikoak izenburupean atondu ditu emonaldiok Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Donostiako Tabakaleran, baita Iruñeko Golem eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinema-aretoetan be.
Getxoko Udalaren eskutik, datorren maiatzaren 26ra, Punta Begoña Galerietan, Mario Onaindia Fundazinoak produziduta eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta eta finantziauta.
UPV-EHUko Mikel Urquijo eta Maria José Vila komisarioakaz, erakusketeak XX. mendean zehar emakumeek eskubideen aldeegindako burrukearen ibilbidea aurkezten dau.
Erakusketeak 35 panel ditu, testu eta irudiakaz, lau garai historikotan banatuta. Lehenengoa mendearen hasierako lehen hiru hamarkadetako aldarrikapen feministen ingurukoa da, bigarrena II. Errepublikan emakumeen eskubideen onarpenari buruzkoa, hirugarrena atzerapena izan zan frankismoari lotutakoa, eta laugarrena demokraziara bueltau eta gizonezko eta emakumezkoen bardintasunerako bideari buruzkoa. Garai historiko bakotxean hezkuntzea, eskubide politikoak eta lan mundua dira ardatz.