2024ko maiatzaren 3an, 19:00retan, Uribitarte 40 Aretoak ateak edegiko deutsoz urteko hirugarren bakarkako erakusketeari, 2023an ekoizpen zentroan egoiliarra izan zan Irantzu Yaldebereren lanagaz. Badakizu izenburupean, erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) argazkigintzearen bidez bideratzen dau bere praktika artistikoa, estilo zuzen eta inprobisaduagaz, bere inguruan jazotako une galkor eta detaile sotilak jasoz istanteko argazkietan.
Badakizu erakusketeak segidea emoten deutso aurten bertan argitaratutako Badakizu zein ederra zaren? liburuari; artisteak 2015 eta 2023 artean egindako argazkiak erakusten baititu hor. Proiektu biotan diseinuak eta kontzeptualizinoak bat egin dabe denporan, eta hainbat forma hartu ditue espazio eta euskarri oso ezbardinetan, besteak beste, liburuaren dimensino bitan eta erakusketa areto honexek dituan hiru dimensinoetan.
Néstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.
Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.
Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).
Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.
MusikAuzok Bilboko Udalaren programeak, helburu nagusi tokiko bandak publiko zabalari hurreratzea da, musikea uriko plazetara eroanez maiatzaren 16tik bagilaren 30era bitartean.
Kontuak kontu, hainbat generotako 48 kontzertu izango dira gure uriko 8 barrutietan, 35 kontzertu eta 13 kalejira.
Zortzigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik zikloak doako sei kontzertu eskainiko ditu uriko hainbat barrutitan, maiatzean eta bagilean. Kontzertuak, hile horreetako zenbait barikutan eta zapatutan uriko leku enblematikoetan egingo dira.
Hementxe dozue auzoko jaietako kantua eta bideoklipa: Goizalde Landabasok idatzia, Garilak 26 taldeak musikatua eta auzokide askoren artean grabau eta editautakoa:
IXO TEATROA antzerki konpainia sortu barri dabe Arnatz Puertas eta Luix Mitxelena partaideek. Biek amaitu ditue ikasketak Dantzertin, Pabilioi 6ko Gazte Konpainiako kide izan dira eta euren ibilbide profesionalean bide barri bat alkarregaz eregiteko erabagia hartu dabe.
XVIII. edizinoak beste kokaleku bat izango dau, Montehermosoko garai bateko Ur Biltegia, hain zuzen be eta Plaza Berria berreskuratuko dau ekimen batzuetarako.
2024an ikuskizun ibiltariak ugaritu egingo dira: bat izatetik hiru izatera igaroko dira, eta estreinaldi absolutu bat be izango da.
Lehenengo aldiz, jantza garaikideko lehen koreografia-lehiaketako Harriaren azken fasea egingo da uriko espazioetan.