Antzerkiaren eta Arteen Jaialdiak 25. urtemugea ospatuko dau eta Bilboko Udalak erakutsi dau udako lehen egunetan Bilboko kale, parke eta plazetara bueltauko dan arteen jaialdi horren urteurrenaren irudia.
Azken ikutuak emoten dabiz mueta guztietako publikoentzat pentsautako programazinoari, eta laster aurkeztuko dabe. Programa horren barruan, nabarmentzekoak dira nazinoarteko ospea daben konpainiak, bai eta bertako eta estaduko artista ugari be. Esangura horretan, Bilboko 7 konpainiak parte hartuko dabe urteurren berezi-berezi honetan.
El fantasma de la Ópera obreak artista talde bikaina batzen dau. Federico Belloneren zuzendaritza eszenikoa eta Julio Awaden zuzendaritza musikala ditu, eta, 1986an Londresko West End-ean estreinatu ebenetik, 41 lurraldetako 160 miloe ikusleren aurrean antzeztu dan produkzinoaren lekukoa jasotzen dau.